Eu

“Gure aurrekontua modernizazioari, lehiakortasunari, prestakuntzari eta ekintzailetzaren sustapenari begira dago”, esan du Retortillo sailburuak

2017.eko martxoak 02
  • Sailak 36,2 milioi euroko aurrekontua izango du, 14,8 Turismoan, 13,6 Merkataritzan eta 5,6 Kontsumoan.
  • • Zenbateko handiena Basquetourrerako eta Kontsumobiderako transferentzietara eta modernizaziorako laguntzetara bideratuko da.
  • • Aurrekontuak sektoreen modernizazioari eta lehiakortasunari, profesionalen prestakuntzari eta trebakuntzari, ekintzailetzaren sustapenari, merkataritzaren eta turismoaren arteko sinergien aprobetxamenduaren aldeko apustuari eta sektore eta eragileen arteko lankidetzari zuzenduta daude.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean agertu da gaur 2017ko aurrekontu-ildoak azaltzeko. Sailak 36,2 milioi euroko aurrekontua izango du, eta horietatik 14,8 bideratuko dira Turismo arlora, 13,6 Merkataritza arlora eta 5,6 Kontsumora.

Kapituluka, inbertsio handiena 4. kapituluak jasoko du, 20 milioi, hortik lortzen direlako Basquetour Turismoaren Euskal Agentziara, Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutura eta partida garrantzitsuetara egindako transferentziak, hala nola merkataritza dinamizatzeko bulegoei edo lurraldeko turismo-proiektuei zuzendutako laguntza-programetara.

Kapital-eragiketek 6,2 milioi dituzte, barnean hartuta, besteak beste, turismo- eta merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak.

Turismoa

Turismoaren arlora guztizko aurrekontuaren % 40,9 zuzenduko da. Partida horrekin hainbat ekintzari helduko zaie, eta horien artean daude lurraldeko proiektu turistikoak, 1,3 milioirekin, helmugen erakargarria eta kalitatea hobetuko duten proiektuetara zuzenduak, fluxu turistiko berriak dinamizatuta eta sortuta.

Itourbaskeko Bulego Sareak milioi bateko inbertsioa izango du kalitatezko informazio turistikoa eta homogeneizatua eskaintzeko; turismoaren eta ostalaritzaren arloko enpresek, berriz, 700.000 euro izango dituzte eskaintza turistiko eta iraunkor bat garatzeko. Turismoaren esparruko beste inbertsio batzuk dira proiekzio turistiko handiko ekitaldiak edo sustapen-hitzarmenak, Euskadi-Basque Country marka (Basque Culinary Center, Miniature kongresua, Zinemaldia, Jazz Jaialdia…) bultzatzeko direnak.

Basquetourrek turismoko aurrekontuaren % 52 jasoko du, 7,7 milioi, eta horietatik 2,1 milioi zuzenduko dira lehentasunezko produktuetara (turismo esperientziala, enogastronomia, MICE, Euskal Kostaldea…). Marketin-ekintzek 2,3 milioi jasoko dituzte ekintza hauek sustatzeko: nazioko eta nazioarteko azokak, prentsa-kanpainak, touroperadoreek eta kazetariek elkar ezagutzeko bidaiak eta Euskadin turismoa bultzatzeko ekintza eta ekitaldi guztiak.

Bestetik, 1,2 milioiko partida bat izango da lehiakortasunerako, berrikuntzarako (IKTak erabiltzeko programarako edo prestakuntza-jardunaldietarako, adibidez) edo turismoaren sektorearen profesionalizaziorako. Euskadiko Turismoaren Behatokiak 425.000 euro bideratuko ditu adierazle turistikoen sistema, turisten portaeraren azterketak, inpaktu-neurketak, etab. garatzeko.

Merkataritza
Merkataritza Zuzendaritzak 13,6 milioiko aurrekontua du, % 37,6, eta horietatik, partida handiena sektorearen modernizazio eta lehiakortasunerako laguntzetara bideratuko da, 3,7 milioi bideratuta merkataritza-saltokietara eta 3,4 udalerrietara eta merkatari-elkarteetara Hiriguneren bidez.

Gainera, Merkataritzako Bulego Teknikoek 1,3 milioi jasoko dituzte merkataritza-sektorearen profesionaltasuna areagotzeko. Prestakuntzak 750.000 euro ditu, merkataritza-jarduera kudeatzeko eta dinamizatzeko praktiketan eta merkataritza-era berrietan hasten diren tituludunen prestakuntza-beketan banatuta.

Bestetik, tokiko merkataritza sustatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak 340.000 euro ditu hurbileko merkataritza bultzatzeko.

Kontsumoa
Kontsumoko Euskal Institutuak, Kontsumobidek, 6,6 milioiko aurrekontua du. Horietatik, 5,6 Sailaren transferentziatik lortzen dira, eta gainerako milioia erreklamazio, isun eta diruzaintzako zehapen eta geldikinen tasen kobrantzaren diru-sarrerei dagokie.

Kontsumitzailearen Informaziorako 37 Udal Bulegoek 958.000 euro dituzte funtzionamendu-gastuak ordaintzeko eta informazio eta ikuskapeneko jardueretarako.

Prestakuntzak 900.000 euroko partida bat du oro har erabiltzaileei zuzendutako ikastaroetarako edo espezifikoagoetarako ikastetxeetan, pertsona helduen kolektiboentzat, hitzaldietarako eta tailer praktikoetarako.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeek 456.000 euroko laguntzak jasoko dituzte arreta eta laguntza juridikorako. Gainera, 95.495 euro bideratuko dira dibulgazio-kanpainetara kontsumitzaileen eskubideak ezagutzera emateko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak