Berriak Lehendakaritza
Eu

GOGORAk getxon ekingo dio "Memoria Plaza" ekimenari

2017.eko otsailak 28

Erakusketa ikusgai egongo da Areetako Geltokiko Plazan martxoaren 13tik 19ra 

Getxoko Alkate Imanol Landak eta Aintzane Ezenarrok Gogora Institutuaren zuzendariak, Memoriaren Plaza Getxon izango duen programazioa aurkeztu dute. Herritarrek parte hartzeko iaz martxan jarritako proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Areetako Geltokiko Plazan egongo da martxoaren 13tik 19ra. 

Aurkezpenean Imanol Landak azpimarratu du Getxon desberdinen arteko elkarbizitzaren eta bakea eta bizikidetzaren alde egiten dutela. Konpromiso horrek biktimen ezagutzan, errekonozimenduan eta memorian du bere oinarrietako bat. “Horren adibideak dira 2009ko martxoan eta ekainean Osoko Bilkuran terrorismoaren, frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimei buruz adostutako akordioak, hurrenez hurren, baita Eusko Jaularitzaren Oroimenaren Egunari eginiko atxikimendua ere”, gehitu du Landak. 

HELBURUAK

Ezenarrok azaldu duenez, lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

-        Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.

-        Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.

-        Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.

-        Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea. 

PROGRAMA GETXON

Gogora institutuaren zuzendariak Memoriaren Plazaren  programazioa azaldu du:

  • Martxoaren 13an, 18:00etan: erakusketaren irekiera-ekitaldia.
  • Martxoaren 14an, 19:00etan: Jordin Lidónen testigantza grabatua, ETAk Getxon hil zuen azken pertdonaren semea.
  • Martxoaren 16an, 19:00etan: Biktimen mahai-ingurua. Carmen Galdeanok, Alex Morenok, Jaione San Sebastiánek eta Pedro Románek parte hartuko dute.

Beste herri batzuetan egin den moduan getxoko Memoria Plazak hezkuntza tailerrak antolatuko ditu goizetan DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzeko eta gogoeta kritikoa egin dezaten errazteko.

ERAKUSKETAGUNEA

Honako gune hauek izango ditu:

-        Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.

-        Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.

-        Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.

-        Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute. 

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAKGogora Institutuak urte honen hasieran hasi zan testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen eta Arrasaten egon da. 

Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv

 

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: GOGORAk Getxon ekingo dio "#Memoria Plaza" ekimenari ➡ https://t.co/Html2t7z0C #BakeaBizikidetza

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: GOGORAk Getxon ekingo dio "#Memoria Plaza" ekimenari ➡ https://t.co/sVO1yHwpum #BakeaBizikidetza

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: GOGORA retoma en Getxo la iniciativa itinerante "Plaza de la #Memoria" ➡ https://t.co/K58SynJgza #PazConvivencia

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: GOGORAk Getxon ekingo dio "#Memoria Plaza" ekimenari ➡ https://t.co/sVO1yHwpum #BakeaBizikidetza

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: GOGORA retoma en Getxo la iniciativa itinerante "Plaza de la #Memoria" ➡ https://t.co/K58SynJgza #PazConvivencia

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: GOGORAk Getxon ekingo dio "#Memoria Plaza" ekimenari ➡ https://t.co/Html2t7z0C #BakeaBizikidetza

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: GOGORA retoma en Getxo la iniciativa itinerante "Plaza de la #Memoria" ➡ https://t.co/x2UMGBNZMX #PazConvivencia

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    GOGORAk Getxon ekingo dio "#Memoria Plaza" ekimenari ➡ https://t.co/WBkvGrull9 #BakeaBizikidetza

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Landa