Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eman dio amaiera Kontzertuaren Komunitatea – Gurea Kontzertua plataformaren topaketari

2017.eko otsailak 28

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio amaiera Kontzertuaren Komunitatea – Gurea Kontzertuak egindako topaketari, eta bertan, gogoratu duen moduan, “Euskadiren berezitasunaren adierazle” den aldebiko itun politiko horren aldeko defentsa irmoa egin du. Lehendakariaren ustez beharrezkoa da “gure historiaren une honetaz baliatzen jakitea” euskal autogobernua eguneratzea eta sakontzea ahalbidetuko duen “barne-akordio indartsua” eratzeko.

Kontzertuaren Komunitatea – Gurea Kontzertua EAEko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Ituna ezagutzeko, hedatzeko eta aldezteko sortutako plataforma herritarra da. Gaur, Kontzertu Ekonomikoaren 139. urteurrena ospatzen den eguna izanik, bete du lehenengo urtebetetzea. EITBko Multibox aretoan egin den ekitaldian izan dira Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Mª Azpiazu; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola; Osasuneko sailburu Jon Darpón; Eusko Legebiltzarreko presidentea Bakartxo Tejeria;eta Komunitatearen sortzaile diren Pedro Luis Uriarte, Guillermo Dorronsoro, Pilar Kaltzada, Iñés Anitua, Susana Serrano, Jaime Balaguer eta Charo Arranz. 

Kontzertuaren Komunitatearen sustatzaileek nabarmendu dute oso azkar hazi dela, izan ere, Kontzertua eta Ituna hedatzeko eta defendatzeko borondatea partekatzen duten 2.000 pertsonak, “lagunek”, eman dute izena urtebetean. Hedapen-lan horren baitan aurrez aurreko 35 bileratik gora egin dira lurraldeko beste hainbeste herritan, eta 5.000 pertsonak hartu dute parte. 

Bertaratuek elkarrizketarako eta eztabaidarako tartetxo bat hartu ondoren, lehendakariak eman dio amaiera Kontzertuaren Komunitateak lehenengo urtemuga ospatzeko egin duen ekitaldiari. Euskadiko Kontzertu Ekonomikoari buruz Urkulluk esan du Euskadirako planteatutako erronkak lortzeko bidean “batzen eta bultzatzen gaituen” zerbait dela eta "berdinetik berdinerako" erlazioak ezartzen dituenak ere bai. “Gure historiaren une honetaz baliatzen jakitea, euskal autogobernua eguneratzea eta sakontzea ahalbidetuko digun barne-akordio indartsua eratzen jakitea dagokigu”, esan du lehendakariak. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @meiparragirre
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu clausuró ayer el encuentro de la Comunidad del Concierto-Gure Kontzertua ➡ https://t.co/SyVX76Pfwf ht…

  • @jescoin
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu clausuró ayer el encuentro de la Comunidad del Concierto-Gure Kontzertua ➡ https://t.co/SyVX76Pfwf ht…

  • @EAJPNVSantutxu
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu clausuró ayer el encuentro de la Comunidad del Concierto-Gure Kontzertua ➡ https://t.co/SyVX76Pfwf ht…

Ekitaldiko kargudunak