Berriak
Eu

Euskadi Buenos Aireseko Nazioarteko Turismo Azokan izan zen

2010.eko azaroak 01

Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairen Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritza, EspainiakoTurismo Idazkaritzaren estand-aren barne, Nazioarteko Turismo Azokan (FIT) izan zen.

"Turismoko Kontseilaritza, Euskadi goza ezazu kanpainaren garapen eta hedapenean funtsezkoa izan da", azpimarratu zuen azokan zelarik Elvira Cortajarenak,  Mercosurrentzako Ordezkariak .

Ohizkoa den bezala, Espainiako Turismo Idazkaritzak (OET), FIT-eko Nazioarteko Atalean parte hatzen du. Aurten Espainiako stand-ak 200 m2  ditu bere herrialde ezberdinen promoziorako eta bertan Euskadik, Euskadi goza ezazu kanpainaren hedapena egin zuen. "OET-arentzat poz handia dakar FIT-eko aurtengo saioan Euskadik parte hartzea", azaldu zuen Julio Morenok Enbaxadako Turismo Aholkulariak.

FIT-a Latinoamerikako turismo azoka handiena izan ezezik, baita mundu mailan hirugarrena da ere, FITUR (Madrid) eta ITB-ren (Berlin) atzetik. Elkartze honetan turismo handizkariak, bidaia-antolatzaileak, garraio konpainiak, hotelak eta ekitaldiak, turismosko erakunde ofizialak, bidai agentziak eta berrogeitamar herrialde baino gehiagoko komunikabideak parte hartzen dute. 2009ko edizioan, 82.702 pertsonek bisitatu zuten azoka eta hauetariko %40a turismo alorreko profesionalak ziren.

 
Urriak 30etik azaroak 2 arte La Rural azoka-barrutian, eskaintza honi probetxua ateratzeko aukera izango da, Palermoko auzoan Buenos Aireseko hiriaren bihotzean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria