Eu

Turismo zuzendaritzak Turismo eta Ostalaritza zuzendaritza izena hartuko du, jakinarazi dio sektoreari Retortillo sailburuak

2017.eko otsailak 24

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok elkarraldi bat izan du ostalaritzako elkarteekin sektorea Sailean barneratzeko neurrien berri emateko, baita Gobernuak eskari hori bultzatzeko aurrera eramango dituen ekintzak jakinarazteko ere.

Sailburuak, Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muela lagun zuela, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ostalaritzako elkarteen ordezkariei eta SEA Ostalaritzakoei harrera egin die, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza izena hartuko duen Turismo Zuzendaritzaren barnean sektorea sartzearen neurriak azaltzeko. Isabel Muelak elkarteekin aurretik izan zituen bileretan azaldu zien eskari hori babesteko gobernuak hartutako jarrera  eta sektorea gobernuaren egituran ikusgai egoteko premia.

Gaurko bileran, Legebiltzarrak Legez Besteko Proposamena (LBP) onetsi ondoren, helburu hori aditzera eman eta ostalariekin partekatu nahi izan du Sailburuak sektorea sailari atxikitzeko estrategia.

Lehendik ere, bere aurreneko agerralditik adierazi izan zuen Sailburuak turismoaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren arteko sinergiak indartzearen aldeko bere apustua, 2017rako 3 lurraldeetako ostalaritzako elkarteekin sinatutako hitzarmenetan aurrekontu-zuzkidura gehitzea izanik horren erakusgarri.

Izan ere, ostalaritzak turismoaren sektorean duen pisuaren adierazgarri bat ditugu MET laguntzak. Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari emandako laguntza horietan %70 da batez beste ostalaritzaren modernizazioari zuzendutako portzentajea.

Sailaren zeharkakotasuna azpimarratuz Retortillo sailburuak adierazi duenez, tokiko merkataritza sustatzeko kanpainetan, erosketen gidan, besteak beste, ostalaritza barnean sartzeko neurriak bultzatuko dira. Era berean, elkarteei proposatu zaie Euskadi Gastronomika Plan Zuzentzailean aktiboki parte hartzea, enogastronomiaren edo MICE turismoaren ardatz estrategikoaren parte izateko.

Zentzu horretan, Retortillok adierazi du Gobernua prest dagoela oraingo harreman-esparrua elkarrizketa jarrai eta arin batekin sendotzeko, sektorearen berrikuntza, modernizazioa, prestakuntza eta etengabeko hobekuntza gaietan akordio berriak bultzatzearren.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak