Berriak Segurtasuna

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak Segurtasun Plan Orokorraren jarraipena eta ebaluazioa aztertu ditu, baita delinkuentziaren estatistikak ere

2017.eko otsailak 24

Bileran, Epailetzaren, Fiskaltzaren eta Ertzaintzaren arteko koordinaziorako lantaldearen balantzea egin da

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua buru zela egin da gaur Vitoria-Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren bilera. Bilera horretan aztertu dira Euskadiko Segurtasun Plan Orokorraren jarraipena eta ebaluazioa, 2015eko ekainetik 2016ko ekainera bitarteko aldiari dagokionez.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua osatzen dute: Segurtasun Saileko ordezkariak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkariak; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ordezkariak; Lan eta Justizia Saileko ordezkariak; Hezkuntza Saileko ordezkariak; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko ordezkariak; Osasun  Saileko ordezkariak; Bakegintza eta  Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko ordezkariak; EUDELeko, eta Vitoria-Gasteizko, Bilbaoko eta Donostiako Udaletako ordezkariek; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ordezkariek; Abokatutzaren Euskal Kontseiluko ordezkariak; Botere Judizialeko Euskal Kontseiluko ordezkariak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak eta fiskal nagusiak. Estatuko Administrazioaren ordezkaritzan Gobernuko Arabako ordezkariordea bertaratu da.

Segurtasuneko sailburuak adierazi du garrantzi handikoa dela segurtasun-plan integral bat edukitzea. Plan integral horrek segurtasunaren askotariko esparruetan diharduten eragile publiko eta pribatu guztien arteko osagarritasuna eta koordinazioa bilduko du, ekintzak eta helburuak finkatuko ditu —operatibotasuna urtero ebaluatzeko aukera emango duten adierazleetan—, eta, gainera, baterako erantzukizunaren eta autobabesaren filosofiaren alde egingo du, arrisku naturalen, teknologikoen eta antropikoen ondorioei aurrea hartzen, aurre egiten eta minimizatzen saiatzeko.

 “Plan integral bat edukitzea bezain garrantzizkoa da, helburuak eta ekintzak ebaluatzeko, egokitzeko eta aldatzeko beharrezkoak diren adierazleak eta mekanismoak izatea, gizarteak eskatzen duen segurtasun-beharretara hobe egokitzeko” adierazi du Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak.

Testuinguru horretan, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuak planaren bost ardatzetako helburuak, ekintzak, adierazleak eta balorazioak aurkeztu dizkio Segurtasun Publikoaren Kontseiluari. Bost ardatz horiek dira: herritarrentzako zerbitzua, plangintza, koordinazioa, prestakuntza eta komunikazioa.

Ondoren, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak azaldu ditu Ertzaintzak eta udaltzaingoek 2016an bildutako delinkuentzia-datuak. Datu horien arabera arau-hauste penalen kopurua % 3,1 murriztu da aurreko urteko datuekin alderatuta (102.897 izan ziren 2016an eta 106.026 izan ziren 2015ean).

Gabirondok aditzera eman du ehun mila biztanleko arau-hausteen tasak beherako joerarekin jarraitzen duela hiru lurralde historikoetan. Bizkaian ehun mila biztanleko 49,93 arau-hauste izatetik 48,77 izatera pasa da; Araban 56,19 izatetik 55,04 izatera pasa da, eta Gipuzkoan 42,52 izatetik 40,53 izatera pasa da.

Azkenik, Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegiko presidenteak Epailetzaren, Fiskaltzaren eta Ertzaintzaren arteko koordinaziorako lantaldearen balantzea egin du. Hartutako erabakiak eta konpromisoak nabarmendu ditu, baita kideen inplikazioa eta proaktibitatea informazioa eta proposamenak haien gobernu-organoetara, burutzetara edo barrutietara helarazteko garaian. 

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fco_granaino
    2019.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    @Macarena_Olona @PSOE #ActoOficial Seguridad Pública @Gob_eus
    24/02/2017, ➡️ https://t.co/ywTT3MuAhp

    ¿Sentirá DIGN… https://t.co/Rb8mfqLYXH

  • 2019.eko uztailak 07

    Se utiliza la Ikurriña sin bandera de España, en contra de lo que ordena NUESTRA Constitución, la Uds. y la mía, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2.

    ¿Por qué se desprecia la presencia de nuestra bandera de España, bandera que juraron defender los miembros de las Fuerzas y Cuerpos de SEGURIDAD, Guardia Civil, Policía Nacional y Militares ASESINADOS POR ETA, LA BANDA CRIMINAL QUE TAMBIÉN DA SUS COMUNICADOS SOLO CON LA IKURRIÑA?

    No solo incumplen Uds. la Constitución en un ACTO OFICIAL EN SEDE OFICIAL, siendo ambos, sede y acto, de TODOS, faltan con ello a la memoria y dignidad de todas aquellas personas asesinadas por ETA y que juraron la bandera de España, a sus familiares directos y a toda España, incluidos Uds., en tanto que también SON ESPAÑOLES.

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegia