Eu

Artolazabal: EHLABE elkartearekin desgaitasunen bat duten pertsonei enplegua ematen dieten bere 100 lan-zentroek egiten duten gizarte-sustapena aztertu du

2017.eko otsailak 23
  • Lanbiderekin elkarlanean, eta Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuta, enplegua bilatzeko tutorepeko plan pertsonala eskaintzen du

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur arratsaldean topaketa izan du EHLABEko (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) zuzendaritzarekin; elkartea enplegu bereziaren erakundeen elkartea da, eta bertako partaide dira Euskadiko hamabi erakunde, eta 100 lan-zentro ditu lurraldean, desgaitasunen bat duten pertsonentzako enplegu-aukerak sortzeko, gizarteratzeko eta garapen pertsonalerako eta profesionalerako bitarteko gisa.

 

Beatriz Artolazabalekin batera, hitzorduan Lide Amilibia eta Marcos Muro sailburuordeak izan dira, bai eta Borja Belandia Lanbideko zuzendaria ere, eta, Elhabetik, Txema Franco, Endika Mingela, Pablo Núñez, Iñigo Oyarzabal eta Pablo Moratalla.

 

Enplegu Bereziko Erakundeen elkartean, Araban, Indesa eta RAEP enpresak daude; Bizkaian, Lantegi Batuak Fundazioa, Usoa Lantegia, Ranzari Lantegia, Gallarreta Lantegia, Bidaideak, Bizgorre, Egintza Fundazioa eta Apnabi; eta, Gipuzkoan, Gureak eta Katea – Legaia.

 

ELHABEko erakundeek lana gizarte eta lanerako parte-hartze tresnatzat hartzen dute. Erakunde eragileak dira; merkatuari balioa ematen diote, jarduera lehiakorren eta kudeaketa profesionalaren bidez, irabazteko asmorik gabe, onura proiektuaren garapenean bertan berrinbertituz eta jasangarritasuna bilatuz. Sarean lan egiten duten erakunde irekiak dira; administrazio publikoa laguntzaile gisa ulertzen dute politika aktiboen garapenean, eta sektoreko beste agente batzuk aliatu gisa ulertzen dituzte jardueraren garapenean eta, horrela, sinergiak bilatzen eta sareak sortzen dituzte.

 

ELHABEk, Lanbiderekin elkarlanean, eta Europako Gizarte Funtsak 2014-2020ko EAEko Programa Operatiboaren barruan elkarrekin finantzatuta, enplegua bilatzeko tutorepeko plan pertsonala eskaintzen du Zerbitzu horren bidez, pertsonen beharrei ahalik eta egokien erantzuteko baliabide guztiak jasotzen eta koordinatzen dira. Lan Orientazioaren zerbitzuan ematen den arreta pertsonalizatuan, honako hauek adostu daitezke: laneratzeko plan pertsonalaren ezaugarriak, beharretara egokitutako laneratzeko prestakuntza eta eskatzaile bakoitza enplegu-zerbitzuan izena ematea.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ehlabe
    2017.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Con @Gob_eus sobre modelo vasco de inclusión sociolaboral y proyectos @AukerAbility y @GazteAbility de @EU_Social
    https://t.co/AcCsbwhwUY

  • @ehlabe
    2017.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    EHLABE eta @Gob_eus-aren arteko gizarteratze Euskal modeloa, @EU_Social-aren @AukerAbility @GazteAbility proiektuak https://t.co/AcCsbwhwUY

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Txema Franco, Endika Mingela, Pablo Núñez, Iñigo Oyarzabal y Pablo Moratalla.