Eu

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak aurten 113 milioi euro inbertituko ditu

2017.eko otsailak 28
  • Ia erdia, 49,7 milioi euro, Euskal Administrazio Publikoaren modernizaziorako eta berrikuntzarako eta Euskadiko herritarrei arreta emateko programetan inbertituko da.
  • Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langileen prestakuntzara, euskalduntzera eta hautaketara bideratuko da Saileko bigarren inbertsiorik handiena, herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeari begirako prestakuntza bermatze aldera.
  • Gainera, 2017rako aurrekontuak 4,7 milioi euro jasotzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak finantzatzeko.
  • Sail honi atxikitako hiru erakunde eta sozietateek, HAEEk, ITELAZPIk eta EJIEk, 2017an 136,4 milioi euroko gastu-aurrekontua izango dute.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak guztira 113.076.000 euroko aurrekontua izango du, XI. legegintzaldiko lehen ekitaldi honetan. Zenbateko hori hamar programatan inbertituko da; hamar programa horiek sailaren lehentasunezko 4 ekintza-ardatzen inguruan antolatzen dira:

-  Euskal Administrazio Publikoaren modernizazioa eta berrikuntza: 49,7 milioi euro.

-  Euskadiko langile funtzionarioen prestakuntza eta hautaketa: 23 milioi euro.

-  Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak: 4,7 milioi euro.

-  Erakunde-harremanak: 2,6 milioi euro.

Gainera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak hiru erakunde publiko ditu atxikita, eta horiek 136,4milioi euroko gastu-aurrekontua izango dute, 2017an.

HAEE: 19,5 milioi euro.

ITELAZPI SA : 18,2 milioi euro.

EJIE SA : 98,7 milioi euro.

EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN MODERNIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren aurrekontu globalaren ia erdia, % 44, lehentasunezko lehen ekintza-adar honetan inbertituko da: 49,7 milioi euro. Bertan, sail honen inbertsio-programa garrantzitsuenak jasotzen dira, besteak beste:

-  Gardentasuna eta gobernu ona.

-  Administrazio elektronikoa eta web-orrialdea: www.euskadi.eus (6,1 milioi euro)

-  Elkarreragina herritarrekin: ZUZENEANen herritarrei arreta emateko lau kanalen bidez (7 milioi euro).

-  Berrikuntza eta ezagutzaren kudeaketa.

-  Antolaketaren egokitzapena, zerbitzu publikoaren eraginkortasun eta efizientzia gehiagorako.

-  Berrikuntza digitaleko euskal agenda (4,8 milioi euro).

-  Informatika eta Euskadiko telekomunikazioak: konfiantzazko zerbitzu elektronikoak, sinadura digitala, lizentziak, proba pilotuen laborategi teknologikoak, bideokonferentzien taldeak, terminalak, aplikazioak, sistemak, proiektuak, segurtasun informatikoa, ikuskaritza teknologikoa, software libreko bulegoa, zerbitzu informatikoen erabiltzaileen arreta, datu meteorologikoen transmisioa, TETRA sarea, KZGUNEAk, etab. (31 milioi euro).

LANGILEEN PRESTAKUNTZA ETA HAUTAKETA

Sailen inbertsioaren bigarren arloa garrantziari dagokionez, Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langileen prestakuntzara, euskalduntzera eta hautaketara bideratutakoa da. Lan-ardatz horrek 23 milioi euroko gastua ekarriko du, aurrekontu osoaren % 20,3. Honako programa eta proiektu guztiak jasotzen ditu:

-  Euskal funtzionarioen hautaketa eta prestakuntza (12,6 milioi euro, 2016an baino % 1,4 gehiago).

-  Hizkuntza-normalizazioa herritarrek beren administrazio publikoarekin euskaraz harremanetan jarduteko duten eskubidea bermatzeko (10,3 milioi euro, 2016an baino % 0,8 gehiago).

-  Giza baliabideen ekipoak.

-  Langile publikoen kudeaketa aurreratuko proiektuak.

-  Prebentzioa etab.

EUSKO JAURLARITZAREN ZERBITZU JURIDIKOAK

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Eusko Jaurlaritzaren “Zerbitzu Juridiko Zentrala” du atxikita, 50 pertsonaren taldea; horiek zerbitzu juridiko ugari ematen dizkiote Euskal Administrazio Publikoari: aholkularitza, txostenak, laguntza eta defentsa epaiketan etab. 

Gainera, “Euskadiko Batzorde Juridiko Aholkularia” atxikita dago -baina sail honen egitura hierarkikoan integratu gabe, objektibotasuna eta inpartzialtasuna bermatzeko-, goi-mailako organo elkargokidea, 14 pertsonak osatzen dutena; organo horrek kontsulta-funtzioa betetzen du Euskal Administrazio Publikorako, tokiko administraziorako eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitaterako.

Lan-ardatz honetan, Gobernuak 4,7 milioi euro inbertituko ditu.

ERAKUNDE-HARREMANAK

Azkenik, sail honen mende dago Eusko Jaurlaritzaren erakunde-harremanen arloa. Arlo horretan 50 pertsona inguruk lan egiten dute, eta honako hauek barne hartzen ditu: euskal udalerriekiko harremanak, Arartekoari, Eusko Legebiltzarrari eta Euskadiko elkarte eta fundazioei arreta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpen guztiak.

2017an, Eusko Jaurlaritzak 2,6 milioi euro inbertituko ditu.

ERAKUNDE AUTONOMOAK ETA SOZIETATE PUBLIKOAK

Gainera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak hiru erakunde eta sozietate publiko ditu atxikita, eta horiek 136,4 milioi euroko gastu-aurrekontua izango dute, 2017an. Erakunde horietako bakoitzak, hainbat iturritatik ditu diru-sarrerak, eta, horietako bat saila bera da:

HAEE: gastu-aurrekontuko 19,4 milioi euro; horietatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 16,2 milioi euro inbertituko ditu.

ITELAZPI SA : gastu-aurrekontuko 18,3 milioi euro; horietatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 1 milioi euro inbertituko ditu.

EJIE SA : gastu-aurrekontuko 98,7 milioi euro; horietatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 41,5 milioi euro inbertituko ditu.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak aurten 113 milioi euro inbertituko ditu https://t.co/24VT36FQBv #Aurrekontuak2017 …

  • @Transparent_Red
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno invertirá este año 113 millones de euros https://t.co/HqaXUg8NUR #Presupuestos2017 …

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno invertirá este año 113 millones de euros ➡ https://t.co/flpcNchTkX #Presupues…

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak aurten 113 milioi euro inbertituko ditu ➡ https://t.co/EhtCsX98Zj #Aurrekontuak2017

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak aurten 113 milioi euro inbertituko ditu ➡ https://t.co/DqCZ9HKdb1 #Aurrekontuak2017

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno invertirá este año 113 millones de euros ➡ https://t.co/LqwJv0AtwJ #Presupues…

Ekitaldiko kargudunak