Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu urte honetarako aurrekontuak

2017.eko otsailak 28

Lehendakaritzaren 2017rako guztizko aurrekontua 111,56 milioi eurokoa da, hots, aurreko ekitaldiko aurrekontua baino 0,5 milioi euro handiagoa. Aurrekontuaren gehiena (% 71) Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzen proiektu eta programetara (43 milioi) eta Berrikuntza Funtsera (37 milioi) bideratuko da. 

Lehendakaritzaren idazkari nagusi Jesús Peñak aurkeztu ditu gaur eguerdian Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean Lehendakaritzaren kontuak, Jaurlaritzak joan den asteartean, otsailaren 21ean, onartu zuen Aurrekontuen Lege Proiektuan aurreikusiak. Agerraldian berarekin izan ditu Lehendakaritzako arloen arduradunak Jonan Fernández (Bakegintza eta Bizikidetza) eta Marian Elorza (Kanpo Harremanak).

Lehendakaritzaren arduradunak zehatz-mehatz azaldu ditu urte honetarako aurreikusitako gastuen kapitulua eta aurrekontu-partidetako programen araberako banaketa.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak