Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Josu Erkoreka eta Bingen Zupiria "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentario"aren aurkezpenean izan dira

2017.eko otsailak 24

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak, eta Bingen Zupiria Kulturako eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, gaur goizean “Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa”ren aurkezpenean parte hartu dute; terminologia parlamentarioa euskaraz bateratzeko lehen erakunde-ahalegin orokorra da.

Ekitaldia Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitza nagusian izan da, eta, bertan, ekimen honetan parte hartzen duten erakunde guztietako ordezkariek parte hartu dute, zehazki, Hegoaldeko bost legegintza-ganberetako lehendakariek. Aurkezpenean, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Bakartxo Tejeriak, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Ana Otaduik, Arabako Biltzar Nagusietako lehendakariak, Pedro Elosegik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak, Eider Mendozak, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznárezek, parte hartu dute.

Gaur behin betiko aurkeztu den hitz, termino eta adierazpen juridiko-parlamentarioen zerrendak euskararen lurralde-eremuko legegintzako bost ganberen ordezkarien onarpena izan du, bai eta Eusko Jaurlaritzako eta Euskaltzaindiako ordezkariena ere, eta paperean eta formatu digitalean argitaratuko da. 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)