Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euroko diru-sail hedagarria emango du 2017n, gizarte egoera ahuleko taldeek beren tratamendu medikuak manten ditzaten koordainketa egon arren

2017-02-23

2014 eta 2016 bitartean, 300.000 lagun baino gehiago izan dira Urkullu Lehendakariaren Exekutiboak diru-laguntza horien bidez eman dituen 20,5 milioi euro pasatxoen hartzaileak. Laugarren urtez jarraian, Euskadi laguntza horiek eskainiko dituen erkidego bakarra izango da 

 

Osasuneko Sailburu Jon Darponek proposatuta, Eusko Jaurlaritzak 6.000.000 euroko diru-saila –hedagarria, aurtengo aurrekontuak onartu eta gero-,  bideratu du aste honetako Kontseiluan. Horren jomuga tratamendu medikuen jarraipena bermatzeko xedearekin 2017n emango diren diru-laguntzak dira. 

Laugarren urtez jarraian, gizarte-egoera ahuleko taldeek beren tratamendu medikuarekin jarraitzea xede duten laguntzak eskainiko dituen autonomia erkidego bakarra izango da Euskadi. 

Epe horretan zehar (2016ko behin-behineko datuak barne), 300.000 lagun baino gehiago izan dira Eusko Jaurlaritzak laguntza horietara bideratu dituen 20,5 milioi euro pasatxoen hartzaileak. Diru kopuru horri, atzo onartutako saila gehituko zaio.       

Honela, 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten pentsiodunek; prestaziorik ez duten langabeek eta 114/2012 Dekretuaren babespean dauden etorkinek diru-laguntzak berriz eskatzeko aukera izango dute, datorren martxoaren 1etik

Horretarako, eskatzaileak bere osasun zentrora edo anbulatoriora joan eta inprimakia bete besterik ez du behar; edo aipatua Internet bidez bete. Bi eskaera mota daude: ohikoak eta sinplifikatuak; azken horiek dira arruntenak eta ez dute inolako frogagiririk eskatzen.

             

2016ko BIGARREN ZATIKO ORDAINKETAK HASTEAR 

Era berean, Jon Darponek aurreatu duenez, 2016ko bigarren seihilekoan eginiko eskaerei dagozkien ordainketekin hurrengo egunotan hasteko agindua eman du. 

Osasuneko Sailburua pozik agertu da gaixotasun eta premia egoera objetiboan dauden pertsonek aurreatu duten dirua aurten ere bueltatuko zaielako, horrek beren tratamendu medikuarekin jarraitzeko aukera ematen baitie. 

Era berean, Eusko Jaularitzak koordainketak gizarte-egoera ahuleko taldetan duen eragina deuseztatzeko Eusko Jaurlaritzak egiten duen esfortzua nabarmendu du. Izan ere, Osasuneko Sailburuak gogoratu duenez, “osasun arloko ekitatea printzipio utziezina da Eusko Jaurlaritzarentzat eta, ondorioz, lanean jarraituko du gure osasun zerbitzua babestu eta osasuna pertsona guztien eskubidea bilakatzeko". 

 

Gasteiz, 2017-2-23

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)