Eu

Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai

2017.eko otsailak 23

Txingudi Ekoetxea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kudeatzen duen ingurumen-interpretazio zentroa, Euskadiko telebista publikoak antolatutako Zeu Zara EiTB lehiaketan finalista hautatu dute, ingurumenaren kategorian.

Lehiaketa horrekin EiTBk elkarteen, enpresen, erakundeen eta norbanakoen lana aitortu nahi du elkartasunean eta lankidetzan, jarduera enpresarial eta komertzialean, ingurumenaren defentsan, hala nola toki-mailako garapenerako ekimen garrantzitsuenen lana, kasu honetan Irungoa, hor baitago Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa, Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran.

Zentroan herritarrei eta biodibertsitatean espezialistei Txingudiko badiari eta inguruko hainbat naturaguneri buruzko informazioa eskaintzen zaie, eta bereziki padurari buruzkoa, atseden hartzeko eremu oso garrantzitsua baita hegazti ugarirentzat Europa iparraldetik Afrikarantz egiten duten migrazioan.

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak nabarmendu du ingurumen-zentroek bisitatzen duten pertsonen ingurumen-hezkuntzan duten paper garrantzitsua. «Funtsezkoak dira herritarrei dugun ingurumen-ondarea erakusteko. Hala egiaztatu zuten joan den urtean instalazioa eta inguruak bisitatu zituzten 15.000 pertsonek, haietako 3.000tik gertu ikasleak», esan du.

Txingudi Ekoetxea, Plaiaundiko Parke Teknologiko gisa ere ezaguna, lehiakide da Zeu Zara Ingurumenaren Laguna hautagai-zerrendan, Lapurriturriko Informazio Gunea, Uhinak eta Toki Alai institutuarekin batera. Lehiaketa horrekin EiTBk «ingurumenarekiko errespetua, klima-aldaketarekikoa eta biodibertsitatea zaintzearikoa agertu nahi du, guztiak herritarren kezka». Sariak geroko belaunaldiei mundu hobeago bat uzteko jardunean ari diren pertsonen, elkarteen edo enpresen lana aitortu nahi du.

Hautagai irabazleak herritarrek aukeratuko dituzte EiTBren web-orriaren bitartez. Gizartearen atxikimendu gehien jasotzen duenak saria jasoko du martxoaren 8an Ficoban 19:30ean izango den ekitaldian.

 

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ItsasEnara
    2017.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Torremadariaga: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/T1etdbhd9L

  • @naturkon
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Torremadariaga: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/T1etdbhd9L

  • @Tarratian
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Torremadariaga: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/T1etdbhd9L

  • @LuciaSEOEuskadi
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/mrgHaFp1KU

  • @xabiergv
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB ➡️https://t.co/wDzRU5t6ch https://t.co/d0J7BibnFJ

  • @djjacomenorato
    2017.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB ➡️https://t.co/wDzRU5t6ch https://t.co/d0J7BibnFJ

  • @psezumarraga
    2017.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB ➡️https://t.co/wDzRU5t6ch https://t.co/d0J7BibnFJ

  • @BorinagaP
    2017.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB ➡️https://t.co/wDzRU5t6ch https://t.co/d0J7BibnFJ

  • @nati_nieves
    2017.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB ➡️https://t.co/wDzRU5t6ch https://t.co/d0J7BibnFJ

  • @Ihobe_Eus
    2017.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai https://t.co/rNXp0PQEcN

  • @monicapedrlan
    2017.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai ➡️https://t.co/xkN0OKWHU6

  • @iarriolal
    2017.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai ➡️https://t.co/xkN0OKWHU6

  • @Udalsarea21
    2017.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/1AvuFBrRSY

  • @Torremadariaga
    2017.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/T1etdbhd9L

  • @Ihobe_Eus
    2017.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/jBVzwSEzT3

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak