Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai
Txingudi Ekoetxea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kudeatzen duen ingurumen-interpretazio zentroa, Euskadiko telebista publikoak antolatutako Zeu Zara EiTB lehiaketan finalista hautatu dute, ingurumenaren kategorian.
Lehiaketa horrekin EiTBk elkarteen, enpresen, erakundeen eta norbanakoen lana aitortu nahi du elkartasunean eta lankidetzan, jarduera enpresarial eta komertzialean, ingurumenaren defentsan, hala nola toki-mailako garapenerako ekimen garrantzitsuenen lana, kasu honetan Irungoa, hor baitago Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa, Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran.
Zentroan herritarrei eta biodibertsitatean espezialistei Txingudiko badiari eta inguruko hainbat naturaguneri buruzko informazioa eskaintzen zaie, eta bereziki padurari buruzkoa, atseden hartzeko eremu oso garrantzitsua baita hegazti ugarirentzat Europa iparraldetik Afrikarantz egiten duten migrazioan.
Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak nabarmendu du ingurumen-zentroek bisitatzen duten pertsonen ingurumen-hezkuntzan duten paper garrantzitsua. «Funtsezkoak dira herritarrei dugun ingurumen-ondarea erakusteko. Hala egiaztatu zuten joan den urtean instalazioa eta inguruak bisitatu zituzten 15.000 pertsonek, haietako 3.000tik gertu ikasleak», esan du.
Txingudi Ekoetxea, Plaiaundiko Parke Teknologiko gisa ere ezaguna, lehiakide da Zeu Zara Ingurumenaren Laguna hautagai-zerrendan, Lapurriturriko Informazio Gunea, Uhinak eta Toki Alai institutuarekin batera. Lehiaketa horrekin EiTBk «ingurumenarekiko errespetua, klima-aldaketarekikoa eta biodibertsitatea zaintzearikoa agertu nahi du, guztiak herritarren kezka». Sariak geroko belaunaldiei mundu hobeago bat uzteko jardunean ari diren pertsonen, elkarteen edo enpresen lana aitortu nahi du.
Hautagai irabazleak herritarrek aukeratuko dituzte EiTBren web-orriaren bitartez. Gizartearen atxikimendu gehien jasotzen duenak saria jasoko du martxoaren 8an Ficoban 19:30ean izango den ekitaldian.
-
2017-03-04
Comentario de Twitter:
RT @Torremadariaga: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/T1etdbhd9L -
2017-03-03

2017-02-28
Comentario de Twitter:
El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/mrgHaFp1KU -
2017-02-27
Comentario de Twitter:
RT @iarriolal: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB ➡️https://t.co/wDzRU5t6ch https://t.co/d0J7BibnFJ -
2017-02-26
Comentario de Twitter:
RT @iarriolal: El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB ➡️https://t.co/wDzRU5t6ch https://t.co/d0J7BibnFJ -
2017-02-24

Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai https://t.co/rNXp0PQEcN -
2017-02-24
Comentario de Twitter:
Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai ➡️https://t.co/xkN0OKWHU6 -
2017-02-24
Comentario de Twitter:
RT @iarriolal: Ekoetxea Txingudi ingurumen-zentroa Zeu Zara EiTB sarietarako hautagai ➡️https://t.co/xkN0OKWHU6 -
2017-02-23
Comentario de Twitter:
El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/T1etdbhd9L -
2017-02-23
Comentario de Twitter:
El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/jBVzwSEzT3 -
2017-02-23
Comentario de Twitter:
El centro ambiental Ekoetxea Txingudi candidato a los premios Zeu Zara EiTB https://t.co/1AvuFBrRSY