Eu

Artolazabal:"ona da gure gazteek atzerrian ere ezagutza berenganatzea hemen berriro aplikatzea sortuko diren enplegu berriekin"

2017.eko otsailak 23

 

  • Sailburuak VTVn esan du “gizarteak eta enpresek baldintza egokiak eman behar dizkiegula gazteei, jakinduria hori hemen gara dezaten”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak uste du “bikaina dela euskal gazteek atzerrian ere ikasteko, ikertzeko eta praktika eta esperientzia eskuratzeko duten aukera, baina gizartean eta enpresa-eremuan gai izan behar dugula berriro etxera erakartzeko, ezagutza horren bidez, gure herrialdearen garapenari lagun diezaioten eta sortuko diren enplegu-aukera berrietan lan-baldintza onak eta gaitasun horiek garatzeko baldintzak goza ditzaten. Zalantzarik gabe, horrek eragin positiboa izango du gure gizarte osoarentzako ongizate hobean”. Artolazabali elkarrizketa egin dio, gaur arratsaldean, Arabako VTV tokiko telebistan, Ioseba Cabezas kazetariak; harekin mintzatu da hirugarren gizarte-sektorearekin, inklusio-politikekin eta Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Euskal Enplegu Zerbitzua, Lanbide, berritzeko proiektuarekin lotutako gaiei buruz.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    La consejera Beatriz Artolazabal ha sido entrevistada por en VTV sobre #Empleo y #Juventud ➡ https://t.co/ICSeomHEbg https://t.co/JbDBWLvOte

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ioseba Cabezas