
Hezkuntzako Enplegu Publikorako Eskaintzan izena emateko epea irekitzear da
- EPErako eskaerak aurkezteko epea bihar irekiko da; otsailaren 24tik martxoaren 15era izango da zabalik (biak barne)
- Lehen proba ekainaren 17an burutuko da BECen
- Hezkuntza Sailak Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrentzako 740 plaza eskaintzen ditu
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Euskadiko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitzen duen Agindua, Haur eta Lehen Hezkuntzarako 740 plaza eskaintzen dituena. Deialdi hau argitaratu ondoren, Hezkuntza Sailak bihar irekiko du, otsailak 24, ostirala, eskaerak aurkezteko epea. Martxoaren 15era arte egongo da zabalik epe hori.
Hezkuntza Sailak maisu-maistrentzako 740 plaza eskaintzen ditu (Haur eta Lehen Hezkuntzan), espezialitateen arabera honela banatuta:
Espezialitatea |
Plazak |
|
Haur Hezkuntza |
227 |
|
Lehen Hezkuntza |
252 |
|
Ingelesa |
57 |
|
Gorputz Hezkuntza |
37 |
|
Musika |
36 |
|
Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa |
105 |
|
Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza |
26 |
|
Guztira |
740 |
Lehen proba, ekainaren 17an BECen
Oposizio-aldiak bi proba izango ditu, eta horietako bakoitza bi zatitan egituratuko da. Proba bakoitza kanporatzailea izango da. Bi probetan lehenak, ekainaren 17an Bilbao Exhibition Centren burutuko denak, aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea izango du helburu.
Lehen probaren lehen zatian, izangaiek gai bat idatziz garatu beharko dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik epaimahaiak ausaz aukeratutako gaien artetik aukeratuta. Bi ordu izango dituzte proba hau burutzeko. Ondoren, bigarren zatian, proba praktikoa izango dute –hau ere idatziz egin beharrekoa-, hautagaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko. Lehen probaren zati biak gainditzen dituztenek bigarren proba egin ahal izango dute. Bigarren proban, aurrez –maiatzean- entregatu behar izan duten programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute hautagaiek epaimahaiaren aurrean ahoz, eta unitate didaktiko bat aurkeztu beharko dute ondoren.
Hautagaiek kontuan izan beharreko egutegia:
- Eskaerak betetzeko epea: otsailaren 24tik martxoaren 15era (biak barne)
- Programazio didaktikoa aurkezteko: maiatzean irekiko da epea
- Merezimenduak aurkezteko: maiatzean irekiko da epea
- Lehen proba: ekainaren 17an BECen
Deialdi honekin, eta 2015ean nahiz 2016an burututako enplegu eskaintzen ondotik, Hezkuntza Sailak segida ematen dio Enplegu Publikorako Eskaintzekiko izan duen politikari. Era berean, legealdi honetan urtero Enplegu Publikorako Eskaintza bat deitzeko konpromisoa ere berresten du. Familiei lanean nahiz eguneroko bizitzan segurtasun handiagoa ematea du helburu lan eskaintza honek, eta aldi berean egonkortasun handiagoa ematen dio hezkuntza sistemari ere, irakaskuntzaren kalitatean eragin zuzena baitute batak zein besteak.
Hautaketa-prozeduraren inguruko informazioa zehatzago Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskura, esteka honetan:
-
2017-02-23
Comentario de Twitter:
#Hezkuntza-ko EPE - Enplegu Publikorako Eskaintzan izena emateko epea irekitzear da https://t.co/vhaczMEGj5 https://t.co/4CIadvrxxS#Hez…
-
2017-02-23
Comentario de Twitter:
Apertura de plazo para inscripciones en la OPE 2017 de #Educación https://t.co/eobOCRg7LI https://t.co/ypwG3n54tsApertura de plazo para…