Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak datu hauek aurkeztu nahi dituzte. Arabako osasun-sistema publikoari buruz eta azpiegituretan, teknologietan eta langile bikainen artean dituen baliabideei buruz.

2017.eko otsailak 14

Gaur goizean sindikatu batzuek Vitoria-Gasteizen egindako salaketen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak datu hauek aurkeztu nahi dituzte Arabako osasun-sistema publikoari buruz eta azpiegituretan, teknologietan eta langile bikainen artean dituen baliabideei buruz. Zehatzago esanda:

 

-“Osakidetzan dagoen profesionalen defizit garrantzitsuari” buruzko informazioei dagokienez, azken hamar urteotan zehar, gogoratu behar da aldi horretan 4 Lan Eskaintza Publiko deitu direla, guztira kategoria profesional guztietako 7.175 plazarekin. Horietatik, eta 2014-2015 LEP amaitu arte, 963 plaza Arabari egokitu zaizkio.

 

-Era berean, azken 10 urteotan, Araban egiturazko plantillaren hiru zabalkuntza egin dira. Horrek esan nahi du azken hamar urteotan zehar Araban soilik lanpostuen kopurua 1.112 plazatan igo dela. Gaur egun, lurralde historiko horretan arabarrak artatzeko eta zaintzeko 6.700 profesional ari dira Osakidetzan lanean.

 

-Araban azken urteotan izandako Osakidetzako langile-plantillaren igoera horrek 65 milioi euroko gehikuntza ekarri du langile-gastuan, zehazki, gaur egun Arabako ESI osatzen duten erakunde guztietan.

 

- 2016an, igoera langile-gastuan % 2,6koa izan da.Horrela, 2015eko 245,7 milioien aldean, 2016an langile-gastua 252,1 milioi eurora igo zen. Horrek adierazten du 2015eko ordezkapenen kopuru baliokideaz gain, kategoria desberdinetako 86 profesional gehiagok lan egin dutela lanaldi osoan eta urteko lanaldian zehar.

 

-Osakidetzaren pribatizazioari” buruzko informazioei dagokienez, adierazi behar da Araban azken hamar urteotan esternalizatu diren zerbitzu bakarrak Santiago eta Lezako Ospitaleetako ikuztegiak izan direla, beren lana zerbitzu horietan egiten ari ziren 9 profesionalak Osakidetza barruan lanean jarri ondoren eta zerbitzua Arabako Foru Aldundiaren INDESA enpresa publikora esternalizatuta. Enpresa horrek, aldi berean, desgaitasunak dituzten pertsonak laneratzeko lanak egiten ditu eta, lan-karga hori gabe, ez litzateke bideragarria izango.

 

-Bestetik, 2007tik eta 2016 arte, osasun-azpiegituretako zein arabarren osasunaren zerbitzurako teknologiako inbertsioak 116 milioi eurokoak izan dira.

 

-Gogoratu behar da, baita ere, azken legealdian Arabako lurralde historikoan abian jarri direla Adikzioen alorreko Orientazio eta Tratamendu Zentroa (COTA), Vitoria-Gasteizko Kanpo Kontsulten eraikina, Salburua eta Zabalganako Osasun Zentroak, Okondo eta Luiaondoko kontsultategiak, Amurrio eta Kanpezuko Osasun Zentroetako obrak hasi dira, Txagorritxuko egoitzako Eguneko Ospitale Mediko eta Onkohematologikoa, azken belaunaldiko teknologia gehitu da, hala nola Santiagoko OTA eskanerra, etab. Inbertsio bat osasun publiko arabarrean, datozen urteetan zehar jarraituko duena osasun-zentro berriekin, eta teknologiarekin eta Zerbitzu Orokorren eraikin berri batekin Txagorritxuko egoitzan, 60 milioi euroko inbertsioa egin ondoren.

 

-Azkenik, azpimarratu behar da Osasun Sailetik eta Osakidetzatik interes bera agertzen jarraituko dugula elkarrizketaren alde orain arte bezala eta sindikatuen jarrera arduratsua espero dugu ildo horretan.

                                                          

 

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 14an 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau