Berdintasunaren aldeko eguneroko ekintza eta jarrera pertsonalen garrantzia azpimarratuko du Emakundek martxoaren 8ko kanpainan
Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak aurtengo martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.
Era honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, adibidez: txiste matxistarik ez partekatzea erabakitzen duen gizon bat; publizitate sexista erabiltzen dituzten produktuak gehiago ez erostea erabakitzen duen emakume bat; pertsonen talentua lehenesten duen enpresa bat, zeinean sexua edo arraza ez diren oztopo; alabari bere burua maitatzea ezinbestekoa duela eta bikotekidea izatea ez dela ezinbestekoa esaten dion ama bat; bere semearen lehen abizena amarena dela dion gizon bat; ikasleei feminismoak gizarteari egin dizkion ekarpenak azaltzen dizkion irakasle bat; eta semeari “Ez beti dela ez” erakustea erabaki duen gizon bat, besteak beste.
Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, gogoratu du iazko kanpainan Emakundek salatu zuela zer nolako mezuak jasotzen dituzten gure gazteek, eta nola mezu hauek sexuen arteko botere harremanak eta sexuan oinarritutako estereotipoak eta rolak betikotzen zituzten, eta oraingoan erabaki dela adibide positiboak erakustea, egunerokoak, zeinen bidez norbanakoak bere ekarpena egin ahal dion berdintasunari, egunero, bere inguru hurbilenean.
Landaidaren esanetan, “berdintasuna lortzea denon erantzukizuna da: erakundeena, mugimendu sozialena, enpresena, familiena, ikastetxeena, komunikabideena, era guztietako entitateena… Eta baita ere pertsona bakoitzarena ere. Pertsona bakoitzak bere eragin eremuan zerbait egin dezakeelako berdintasunaren alde. Guraso bezala, lagun bezala, hezitzaile bezala, bezero bezala, enpresa bateko arduradun bezala… Kanpainak dion moduan, gero eta gehiago dira ekintzetara pasatu diren pertsonak, eta eredu hauek erakutsi nahi izan ditugu”.
Kanpaina kartelak, irrati kuñak, banerrak eta bideo batek osatzen dute, eta otsailaren 28tik martxoaren 14ra arte egongo da indarrean kalean, komunikabideetan eta sare sozialetan. Honekin batera, kartelak bidali dira erakundeetara, ikastetxeetara, osasun zentroetara, elkarteetara, liburutegietara eta abar…
Honekin batera, sare sozialetan gonbidapena egingo zaie hiritarrei #BerdintasunaEgitenDut (#HagoIgualdad) traola erabili dezaten, eta horrekin batera erakutsi ditzaten eguneroko bizitzan berdintasuna sustatzeko beste hainbat adibide.
-
2017-03-01
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: #Berdintasuna-ren aldeko ekintza eta jarrera pertsonalen garrantzia azpimarratzen du @emakundEJGV-k ➡ https://t.co/bMzhUUza2b #… -
2017-02-28

RT @Gob_eus: #Berdintasuna-ren aldeko ekintza eta jarrera pertsonalen garrantzia azpimarratzen du @emakundEJGV-k ➡ https://t.co/3GbRVbeiM4… -
2017-02-27

RT @Irekia: #Berdintasuna-ren aldeko ekintza eta jarrera pertsonalen garrantzia azpimarratzen du @emakundEJGV-k ➡ https://t.co/bMzhUUza2b #…