Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Eusko Jaurlaritza, Fernando Buesaren eta Jorge Díezen omenezko XVII. urteurrenean izan da

2017.eko otsailak 22

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz, ekitaldian izan dira Josu Erkoreka, Beatriz Artolazabal, Iñaki Arriola, eta Monika Hernando Giza Eskubideen eta Biktimen Zuzendaria.

Gobernuko Bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburu, Josu Erkorekak; Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu, Beatriz Artolazabalek; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburu, Iñaki Arriolak; eta Giza Eskubideen eta Biktimen Zuzendari, Monika Hernandok, Fernando Buesari eta Jorge Díezi urtero egiten zaien omenaldian parte hartu dute, ETAren erailketaren XVII. urteurrenean.

Ekitaldia Vitoria-Gasteizko Artium Museoan izan da, “Biktimetan aitortzen den gizartea aktibatzen” lemapean, eta, bertan, Sara Buesak, eraildako euskal legebiltzarkidearen alabak eta Fernando Buesa Blanco Fundazioko presidenteordeak, hitz egin du.

Fernando Buesa eta Jorge Díez 2000ko otsailaren 22an erail zituzten. Fernando Buesak 53 urte zituen eta karrera politiko luzea. Lehendakariorde izan zen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburua, 1991ren eta 1995aren artean. Jorge Díez 26 urte zituela erail zuten. Ertzaina zen eta, hain zuzen ere, ETAk mehatxatutako eta jazarritako pertsonak babesten lan egiten zuen.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CapitanBasauri
    2017.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco acude al XVII aniversario in memoriam de Fernando Buesa y Jorge Díez https://t.co/jHGNsmAWfJ

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)