Eu

Gobernu Kontseiluak Marcos Muro izendatu du Hobetuz Fundazioaren Patronatuaren lehendakari (Gobernu Bilera 2017-02-21)

2017.eko otsailak 21

Gobernu Kontseiluak Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko (Hobetuz) kideen eta Patronatuaren Lehendakaritzaren izendapena onetsi du, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Fundazio bihurtu ondoren. Hobetuz Fundazioaren estatutu berrietako 11. eta 12. artikuluek zehaztu bezala, Patronatua da bere gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organo gorena, eta hiru aldez osatuta egongo da.

Marcos Muro Enplegu eta Laneko sailburuordea izendatu dute Fundazioaren Patronatuaren Lehendakari.

Banaketa honen arabera izendatu diren pertsonek osatuko dute Patronatua: Lehendakaria; hamar kide, Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunak; bost kide, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak proposatuta; eta bost kide, erakunde sindikal fundatzaileak proposatuta. Kasu honetan, gaineratu dutenez, erakunde sindikaletako kideen proposamena proportzionala izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Fundazioa eratzen den unean haietako bakoitzak akreditatutako ordezkaritzarekiko, eta lau urtean behin berrikusiko da.

Estatutuek aurreikusitako moduaren arabera izendatuko dituzte bai kide ordezkariak bai Patronatuko kideak, eta hori da, Gobernua ordezkatuz, Patronatuaren osaera, gaur, Enplegu eta Gizarteko Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Kontseiluak onetsitakoa.

Marcos Muro Patronatuaren lehendakari izendatzeaz gain, ondokoak izendatu dituzte bertako kide titular izateko: Borja Belandia, Lanbide Zuzendari Nagusia; Jorge Arévalo, Lanbideko Heziketako sailburuordea; Juan Ibarreche, Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaria; Amaia Arteaga, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaria; Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburua; Estibaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburua; Iñaki Arrizabalaga, Enplegu eta Gizarteko Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaria; Sergio Juanena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria; José Antonio Suso, Sail bereko Saileko Politikarako aholkularia; eta Noemí Ostolaza, Sail bereko Komunikazio aholkularia.

Ordezko gisa: Nestor Arana, Lanbideko Zerbitzu Orokorretako Zuzendaria; Nicolás Sagarzazu, Prestakuntza eta Ikaskuntza Zuzendaria; Lucía Torrealday, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria; Iosu Madariaga, Teknologia eta Estrategia Zuzendaria; Aitor Urzelai, Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaria; Jon Uriarte, Gizarte Politiketako aholkularia; Ander Añibarro, Kabineteko aholkuaria; Emilio Sola, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaria; Leire Uria, Azterlan eta Programaketako aholkularia; eta Ernesto Sainz, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaria.

CONFEBASK enpresarien erakundea ordezkatuz, hauek dira titularrak: Asier Aloria; Carlos Pereda; Néstor Eriz; Mikel Sarriegi; eta Yoana Arambalza. Eta hauek dira ordezkoak: Ainhoa Rotaetxe; Iban Imanol Bilbao; Encarni Markotegi; Gonzalo Salcedo; eta Juan Ugarte.

ELA erakunde sindikala ordezkatuz, hauek dira titularrak: Mikel Noval eta Iñaki Salaberri; eta ordezkoak: Janire Landaluze eta Iñaki Zabaleta.

CC.OO. erakunde sindikala ordezkatuz, Maria Dolores García da titularra, eta ordezkoa Arantza Martínez.

Azkenik, UGT erakunde sindikala ordezkatuz, Maria Isabel Ballesteros da titularra, eta ordezkoa: Maria Aránzazu Niño.

Aurretik, eta 9/2016 Legean, ekainaren 2koan, Euskal Herriko Fundazioei buruzkoan xedatutakoa betez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Ordenatzeko Printzipioen Legearen Testu Bateratuaren 23. artikuluarekin bat etorriz, Gobernu Kontseiluak, 2016ko uztailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez –2016ko azaroaren 22ko erabakiaren bidez aldatua–, Hobetuz Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Fundazio bihurtzea baimendu zuen, eranskin gisa berau zuzenduko zuten Estatutuak bilduz, aipatutako Legearen errekerimenduetara egokitu ondoren.

Behin Sektore Publikoko Fundazio bihurtzeko Gobernu Kontseiluak baimena eman ondoren, onetsi egin zen 2016ko irailaren 7an Hobetuz Fundazioaren Patronatuak hartutako erabaki bidez, 2016ko azaroaren 8ko eskritura publikora aurkeztua, Euskal Herriko Notario Elkargo Txist Prestuko Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean, Estatutuen aldaketa adostuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu zena, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko