Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 32,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu familia-kontziliaziorako laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-02-21)

2017-02-21

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur baimendu du 32.577.100 euro 2017an familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntza ekonomikoak finantzatzera bideratzea.

Zehazki, eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak dira, seme-alabak zain ditzaten; eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko; eta seme edo alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

2017an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 32,5 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du, laguntza horiei aurre egiteko: 31.062.000 euro, eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzetarako, seme-alabak zaintzeko; 1.115.100 euro, egoera berean dauden langileei bideratutako laguntzetarako, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko; eta 400.000 euro, seme edo alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzetarako.

Ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren (Familia eta lana bateragarri  egiteko laguntzei buruzkoa, martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak aldatu duena) 1. artikuluko a), b) eta d) idatz-zatietan aurreikusitako diru-laguntza lerroak dira.

Iruzkin bat
  • Argazkia erabiltzaile
    @Aitorrtxu
    2017-02-21

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Gobierno aprueba destinar más de 32,5 millones de euros a las ayudas a la conciliación. Destinadas... https://t.co/JxNpfo5Rfn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko