Eu

Abian da enpresa I+G bultzatzeko HAZITEK programaren lehen fasea (Gobernu Bilera 2017-02-21)

2017.eko otsailak 21

Gobernuak, Euskadiko Enpresa I+G bultzatzeko HAZITEK Programa aurreneko urtean indarrean egon ondoren, bere garapena bereizitako bi fasetan egituratzea erabaki du, berau optimizatzearren.

Lehen fasea, gaur abian jarritakoa, hauei zuzendutako deialdia da:

  • Enpresak (enpresa handiak eta ete-ak).
  • Enpresa-taldeak eta Enpresa-elkarteak.

Fase honetan proiektuen hautaketari ekingo zaio, aurrekontuaren kudeaketatik at, proiektuen aurkezpen eta ebaluazio teknikotik hasi eta onetsitako proiektuen hautaketa eta komunikazioraino.

Ondoren, lehen fasean hautatu izan diren proiektuei emango zaien diru-laguntza ebatziko da, betiere programaren baldintza guztiak betetzen badituzte. Era horretan, onetsitako proiektuen berri emango zaie erakunde onuradunei, proiektuen exekuzio-aldiaren hasieran edota haiek abian jarri aurretik, horrela lortuko baita, aipatu eta espero bezala, proiektuak sustatzea eta haien plangintza hobetzea.

Lehen fasea gehienez hiru hilabetetan ebatziko da, eta eskaerak apirilaren 7a arte aurkeztu ahal izango dira egoitza elektroniko hauen bidez:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara) 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko