Eu

Artolazabal eta Zupiria, Bilboko Zinegoak galan

2017.eko otsailak 21

Bilbo 20-02-20

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako eta Kulturako sailburuak, Beatriz Artolazabal eta Bingen Zupiria, Juan María Aburto Bilboko alkatearekin eta María Guijarro Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako foru-zuzendariarekin batera, Zinegoak zinema-galan izan dira; gala Bilboko Arriaga Antzokian izan da, eta Mitxel Santamariak eta Aitziber Garmendiak aurkeztu dute. Saioan, João Pedro Rodrigues zinemagile portugaldarrak 2017ko Zinegoak Ohorezko Saria jaso du, eta Jorge Monge eta Candela Peña aktoreak Apoyo Positivoren “Indetectables” serieko “La evidencia” eta “Alto riesgo” film laburren estreinaldian izan dira. Sébastien Lifshit zuzendari frantsesaren “Les Vies de Thérèse” dokumentalaren proiekzioarekin itxi da EAEko eta Nafarroako hainbat gunetan bi astez eginiko beste jarduera batzuetan jasotako ekitaldia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan María Aburto