Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari buruz

2017.eko otsailak 21

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Hauteskunde Autonomikoak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa  otsailaren 7tik 12ra bitartean egin zen eta 2.268 pertsona elkarrizketatu ziren guztira.

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da bi informazio zutaberekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei da-gokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzu-ten” ere, eta ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

PSKren boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde ba-tetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere). Boto baliodunen ehunekoen estimazio horiek dira eserleku kopuruak kalkulatzeko erabili direnak

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Estudio de @Gob_eus sobre previsión de #voto en el caso de unas hipotéticas #Elecciones Autonómicas ➡ https://t.co/scmlt26NjA

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Estudio de @Gob_eus sobre previsión de #voto en el caso de unas hipotéticas #Elecciones Autonómicas ➡ https://t.co/scmlt26NjA

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Estudio de @Gob_eus sobre previsión de #voto en el caso de unas hipotéticas #Elecciones Autonómicas ➡ https://t.co/scmlt26NjA

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: RT Irekia: Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurr… https://t.co/zH9tyVx9oM

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: RT Irekia: Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurr… https://t.co/Ouy9acpN7z

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    eajpnvparlament: RT Irekia: Estudio de Gob_eus sobre previsión de #voto en el caso de unas hipotéticas #Elecciones… https://t.co/4GwV9sD1o6

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari … https://t.co/zH9tyVx9oM

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari … https://t.co/Ouy9acpN7z

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak