Berriak

Iñauteriak datozela eta, Emakundek deia egin du errespetuaren alde eta gogoratu du “Ez beti dela ez”

2017-02-20

Emakunde-Emakumearen Euskal erakundeak gogoratu du Iñauteriak datozela eta, jai egun hauek alaitasun eta gozamenak eztanda egiten duten egunak izateaz gain,  badirela ere askotan giza eskubideen kontrako ekintzak ematen diren egunak. Honen adierazgarri da Tolosan asteburu honetan adin txikiko batek salatutako bortxaketa. Jaietan giza-ordena eta botere harremanak nola erreproduzitzen diren erakusten duen adibidea da. Emakundek egoera honen aurrean bere gaitzespen sendoa adierazi du, neska eta familiari bere babesa adierazi dio, eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, arratsaldean Tolosan egingo den elkarretaratzean izango da. 

Emakunderen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko borroka, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartea. Ez alkohola, ez jaia bera, ezta hasiera batean baimenduak izan daitezkeen harremanak, ez dira aitzaki emakumeen erabakia eta eskubideak une oro ez errespetatzeko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko.

Emakundek azpimarratu du erasorik eta indarkeria sexistarik gabeko jaiak behar ditugula, baita horiek sustatzen dituzten jarrerarik gabekoak ere. Hortaz, jarrera aktiboa eta sendoa eskatu du emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Emakundek gogoratu du “Ez beti dela ez”, egoera guztietan eta azpimarratu du gazteekin lan egitearen garrantzia harremanak berdintasunean oinarrituak izan daitezen eta bi aldeek onartuak une oro eta egoera guztietan.

5 iruzkin
  • @ConsejeroD7
    2017-02-20

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Iñauteriak datozela eta, emakundEJGV-k deia egin du errespetuaren alde eta gogoratu du “Ez beti dela ez” ➡ https://t.co/cGiXLirdea

  • @ConsejeroD7
    2017-02-20

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Iñauteriak datozela eta, emakundEJGV-k deia egin du errespetuaren alde eta gogoratu du “Ez beti dela ez” ➡ https://t.co/cGiXLirdea

  • @AzalgorriBilbao
    2017-02-20

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Iñauteriak datozela eta, emakundEJGV-k deia egin du errespetuaren alde eta gogoratu du “Ez beti dela ez” ➡ https://t.co/ytlyUo0S23

  • @AzalgorriBilbao
    2017-02-20

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Iñauteriak datozela eta, emakundEJGV-k deia egin du errespetuaren alde eta gogoratu du “Ez beti dela ez” ➡ https://t.co/ytlyUo0S23

  • @Gob_eus
    2017-02-20

    Comentario de Twitter:
    Iñauteriak datozela eta, @emakundEJGV-k deia egin du errespetuaren alde eta gogoratu du “Ez beti dela ez” ➡ https://t.co/VJhX9kEYfI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)