Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskal Turismoa MENDIEXPO 2010en izango da

2010.eko urriak 29

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetourren bidez, urriaren 30etik azaroaren 1era produktu turistikoetako batzuk aurkeztuko ditu 2010eko mendiexpo azokan.

Bilbon, 2010eko urriaren 29an. Gure komunitatean turistak inoiz baino gehiago sartu diren honetan, Euskadi berriz ere 2010eko Mendiexpon izango da. Mendiaren, Eskiaren, Abenturaren eta Bidaien Azoka datorren asteburuan izango da Irunen. Azoka horretan, naturaren produktu turistiko batzuk ezagutu ahal izango ditugu.

SURFING EUSKADI:

Gaur egungo euskal kostaldeko surf-eskaintza, surfa egiteko olatu nagusien deskribapen zehatzarekin. Jarduera guztion esku dago. Eskarmentu handiko surf-eskola ugarien bidez, kirol horretan interesa dutenek ingurune pribilegiatuan olatu gainean ibiltzeko sentipen paregabeari ekiteko aukera izango dute.

Kirol honetan adituak eta hasiberriak direnentzat, euskal kostaldean 40 txoko baino gehiago dituzte hondartza eta kaletan banatuta. Txoko horien berri jaso dezakegu euskal kostaldeko olatuen mapa berri eta zehatzean; bertan, kalitate handieneko olatuak daude nabarmenduta.

Surfeko ostatu espezializatuak, gidak, bidaia-agentzia hartzaileak eta beste surfeko zerbitzu-enpresa batzuk ere egongo dira azoka honetako Surfing Euskadi atalean.

www.surfingeuskadi.com webgunean, Euskadiko surfa bizipen paregabe bihur dadin beharrezko gomendio guztiak topatuko ditugu.

BIRDING EUSKADI:

Hegaztiei behatzera etorritako bidaiariarentzat pentsatutako inguru naturalaren eskaintza turistikoa da. Euskadin hegaztiei behatzeaz gain, habitatarekin errespetuz eta modu ordenatuan hegaztiak babesteko eta mantentzeko gogoa pizten da.

Parke naturalen artean, beste batzuen artean, Izki eta Valderejo, Laguardiako Aintzirak, Urdaibaiko Erreserba eta Matxitxako Lurmuturra hegaztiak ikusteko leku ezin hobeak dira.

Espainian hegan dabiltzan espezieen % 60 baino gehiago pasatzen dira Euskaditik, beraz, hegaztiei behatzea gustuko dutenentzat ezinbesteko tokia da. 

www.birdingeuskadi.net webgunearen bidez, zuzenean ezagut daitezke gomendatutako behaketa-eremuak, leku bakoitzeko hegaztiak, nola iritsi, informazio-guneak, ostatuak eta abar.

BTT EUSKADI:

Bizikletako zaletuek Euskadin 1.500 Km dituzte seinaleztatutako ibilbideetan; gainera, bide horietan mantentze-lan handiak egiten dira urtean zehar, haien kalitatea egiaztatzeko auditoriak eginez.

Harrera-puntuetan kirolarientzako zerbitzu guztiak daude, eta horietako batzuk doakoak dira, esaterako, dutxak, bizikletak garbitzea eta abar.

EUSKADIKO TXANGOZALETASUNA:

Euskadiko ibilbide-sareari esker seinaleztatutako hainbat bidezidor ditugu; horiei esker, gure lurraldean barnera gaitezke eta bertako paisaia-aniztasunaz eta herentzia kultural baliotsuaz goza dezakegu. Bidezidor mota ugariei esker -ibilbide luzea (GR) eta ibilbide laburra (PR)- gure geografiako baliabide natural eta produktu ugariak ezagut ditzakegu. Gure urratsen bidez, lurraldearen historia, ondare kulturala eta naturala ezagut dezakegu; lurralde horren ontasunak gure memorian geratuko dira eta gure jatorrietara itzultzeko aukera izango dugu.

Webgune honetan jaso dezakegu horren inguruko informazio guztia, baita albisteak, argazkiak eta abar ere: www.senderismoeuskadi.net

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan