Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osakidetzak luzatu egin du gripearen aurkako txertaketa kanpaina

2010.eko urriak 29

ARRISKU-TALDEAK GRIPEAREN KONTRA INMUNIZATZEA DA HELBURUA

Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak luzatu egin dute gripearen aurkako txertaketa kanpaina azaroaren 27ra arte. Kanpaina datorren larunbatean bukatu behar zen.

Horrela, osasun-erakundeek denbora tarte handiagoa eskaini nahi diote kanpainaren helburu den populazioak txertoa har dezan. Orain arte emandako txerto kopurua txikiagoa da aurreko kanpainetakoa baino (batez ere hirugarren adinekoen artean emandakoa), eta helburua da arrisku-taldeak gripearen kontra immunizatzea. Zehazkiago adierazita, txertaketa kanpainaren hasierako bost asteetako datuak 2008ko datuekin konparatzen baditugu (2009a nahiko atipikoa izan baitzen), % 9,9ko jaitsiera antzematen da txerto kopuruetan. Eta 65 urte edo gehiagoko pertsonei emandakoetan (kolektiborik handiena) jaitsiera %7,4koa izan da.

Osasun Sailak uste du jaitsieraren eragina dela, batetik, ez-jakintasuna (iazko txertoarekin oraindik ere immunizatuta daudela uste duen jendea baitago), eta bestetik, negua berandu iritsi delako. Paziente kronikoak dira aurreko urteetan emandako txerto kopuruen ehunekoa berdintzen duten bakarrak.

Lehen mailako arretarako osasun-eskualdeak gutunak bidaltzen ari dira 65 urte edo gehiagoko populazioari, osasun-zentroetara joan daitezen txertoa hartzera. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak eta Osakidetzak azpimarratu nahi dute komeni zaiela txertoa hartzea 65 urte edo gehiagoko pertsonei eta gaixotasun kronikoak dituztenei, gripearen birusak infektatuz gero, konplikazioak gertatzeko ahalik eta aukera gutxien izateko.

Txertoa eraginkorra eta segurua da. Testatu eta kontrastatu egin da, eta ez da iaz gripe pandemikoaren kontra emandako bera. Izan ere, oraingo txertoak andui horren kontrako babesa eskaintzearekin batera, datorren epidemia-aldian agertu daitezkeen bestelako gripe mota batzuen kontrakoa ere badu.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 28a.

2 iruzkin
  • @Ayto_SS
    2010.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: Osakidetza prolonga un mes la campaña de vacunación antigripal. http://bit.ly/bQFj1o

  • @DonostiakoUdala
    2010.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: Osakidetza prolonga un mes la campaña de vacunación antigripal. http://bit.ly/bQFj1o

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan