Eu

Iñaki Arriola sailburuak euskal ikasleen ingurumen-konpromisoa nabarmendu du ibaiak eta itsasertzak babesteko Aztertu sarien banaketan

2017.eko otsailak 18
  • 2016an zehar, 23.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Aztertu programan, itsasertzaren eta ibaien tarteetako laginak hartuta, prestakuntza-irteeretara joanda, Haur Hezkuntzarako material espezifikoak eskatuta edo lehiaketetan parte hartuta
  • Easo Politeknikoak, Amorotoko Eskolak eta 16 pertsonak, gehienak ikasleak, saria jaso dute beren ingurune naturalaren babesean duten inplikazioagatik

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak Euskadiko ibaiak eta itsasertzak analizatzeko Aztertu programan parte hartu duten ikasleek erakutsitako ingurumen-konpromiso handia nabarmendu du. Iñaki Arriolak adierazi duenez, beraiek “etorkizun hobe, iraunkorrago eta ingurumenaren aldetik errespetutsuago baten promesa dira, eta euskal gizarteak klima-aldaketaren aurka eta gure ingurune naturalaren babesaren alde duen inplikazioaren adierazgarri”.  

Iñaki Arriolarekin batera hartu dute parte, Aztertu Sariak banatzeko ekitaldian, Ingurumen Plangintzaren eta Natura Ingurunearen zuzendari Aitor Zuluetak eta, hurrenez hurren, Donostiako Aquariumaren lehendakari eta zuzendari Jose Ignacio Espelek eta Esther Irigaraik. Sariek 16 pertsonaren eta bi ikastetxeren lana eta inplikazioa aitortu dute: Amorotoko Eskola eta Easo Politeknikoa. Topaketak ibilgu eta itsasertzen babesarekin konprometitutako 180 ikasle, irakasle, familia eta pertsona bildu ditu, joan den 2016an zenbait azterketa eta ekimen aurkeztu dituztenak.

Aztertu, itsasertzari buruzko ingurumen-hezkuntzako ‘Coastwatch’ ekimen europarraren egokitzapen gisa sortu zena, 1992tik garatzen da eta Azterkosta eta Ibaialde kanpainak integratzen ditu; funtsezko bi tresna gure itsasertz eta ibaien berezitasunak hobeto ezagutzeko, horien problematika hedatzeko eta espazio natural horiek babesteko premiari buruzko gizarte-kontzientziazioa zabaltzeko.

2016an zehar, 23.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Aztertu programan, itsasertzaren eta ibaien tarteetako laginak hartuta, prestakuntza-irteeretara joanda, Haur Hezkuntzarako material espezifikoak eskatuta edo lehiaketetan parte hartuta. Marrazki eta argazki digitaleko lehiaketek onarpen handia dute haurren artean, eta 3.750 lan bildu dituzte joan den urte honetan.

Ekitaldian zehar zenbait bideo eman dira, horietako bat Azterturen 25. urteurrenari buruzkoa, eta zuzeneko zenbait emanaldiz (txotxongiloak eta txalaparta) gozatzeko aukera izan da. Ekitaldia amaitutakoan, parte-hartzaileek bisitaldia egin dute Aquariumean.    

 

Aztertu 2017ko irabazleak

Sari bereziak:

  • Amorotoko Eskola
  • Martinez Sacristan familia
  • Easo Politeknikoa

 

Marrazkia

1. kategoria (10 urte arte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Sara de Santiago (La Vaca Pinta, arte-tailerra)
  • Accesita: Alegria Garcia (Alonsotegi LHI)

Azterkosta

  • Irabazlea: Iraia Moral (Zubi Zaharra ikastola)
  • Accesita: Maider Roman (Askartza Claret Ikastetxea)

2. kategoria (11-15 urte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Irene Del Amo (La Anunciata Ikastetxea)
  • Accesita: Ainara Villar (Irlandesas Ikastetxea - BV María)

Azterkosta

  • Irabazlea: Naia Cervilla (San Jose Carmelitas Ikastetxea)

3. kategoria (16 urtetik aurrera)

Azterkosta

  • Irabazlea: Itziar Insua (La Anunciata Ikastetxea)

 

Argazki digitala

 

1. kategoria (10 urte arte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Joanes Karrera Alberdi  (Floreaga Salestar Ikastetxea)

Azterkosta

  • Irabazlea: Amets Aranaz (San Fidel Ikastola)

2. kategoria (11-15 urte)

Ibaialde

  • Irabazlea: Garazi Bergara (Maria eta Jose Ikastetxea)

Azterkosta

  • Irabazlea: Borja Gomez (Los Herran BHI)

3. kategoria (16 urtetik aurrera)

Ibaialde

  • Irabazlea: Beñat Totorika (Arrigorriaga Eskola -irakaslea-)  

Azterkosta

  • Irabazlea: Begoña Guillen (partikularra)
  • Accesita: Jose Miguel Romero (Asociación Fotográfica Ortzadar)
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2017.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    El consejero Iñaki Arriola destaca el compromiso medioambiental de los escolares vascos en la entrega de los pre... https://t.co/zBrtVC3rCk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak