Eu

Artolazabalek Aspanafoha, minbizia duten umeen familien elkartearen ekitaldietan parte hartu du

2017.eko otsailak 18
  • Bazkari solidarioa eta sentsibilizazioa Arabako gizarteari

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, gaur Aspanafoha, Minbizia duten Umeen Ama eta Aiten Arabako Elkarteak antolatutako ekitaldien itxieran parte hartu du. Bazkari solidario batekin amaitu dira aste osoan zehar hainbat ikastetxetan Arabako familiak eta gizartea kolektiboaren gainean sentsibilizatzeko eginiko jarduerak.

 

Artolazabal sailburuarekin batera, Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako zuzendaria, izan da, eta iritziak elkarbanatu dituzte Maite Fonsecarekin  eta Begoña Pérez de Eulaterekin, Aspanafohako buruarekin eta idazkariarekin, hurrenez hurren.

 

Aspanafohak psikologia- eta fisioterapia-laguntza eskaintzen du, eta, Bilboko elkartearekin lankidetzan, pisu bat Barakaldon, seme-alabak Gurutzetan ospitaleratuta dauzkaten gurasoentzat, bai eta bazkaltzeko eguneroko tiketak ere.

 

Aspanafoha elkartea 1990ean sortu zen, eta laurogeita hamar bazkidek eta ehun bat pertsona laguntzailek eratzen dute. Arduradunek eskatu dute umeen minbiziaren inguruko ikerketarekin jarraitzeko. Araban urtero hamar kasu berri izaten dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Fonseca, Zuriñe Fernández, Marian Olabarrieta, Pilar García de Salazar, Ana Morales, Eva Blanco, Iñaki Calvo, Marta Alaña, Patxi Ormazabal, Andrés Vinegra