Eu

Bingen Zupiria sailburua Tabakaleran izan da, ‘Bizigarriak. Zirkulazioa eta euforia’ erakusketaren inaugurazioan

2017.eko otsailak 17

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Tabakaleran izan da arratsaldean, ‘Bizigarriak. Zirkulazioa eta euforia’ erakusketaren inaugurazioan. Joxean Muñoz Kultura sailburuordea ere izan da ekitaldian, eta gainontzeko ordezkariekin batera lehen bisita egin dute erakusketa honetara. Ondoren, erakusketa publikoari zabaldu aurretik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko ganbera taldeak J. S. Bach-en ‘Kafearen cantata’ interpretatu du.

Proiektu honen komisarioa Oier Etxeberria Tabakalerako proiektu artistikoen arduraduna da, eta aholkulari izan ditu Pablo Lafuente eta Max Jorge Hinderer. Antolatzaileek adierazi dutenez, erakusketa honen ardatza bizigarriak dira, kafea, azukrea, tabakoa, kakaoa eta opioa. Hainbat artista garaikidek propio erakusketarako egindako lan berriak hartzen ditu, baita artxibo eta bilduma ezberdinetatik ekarritako artelan, objektu eta dokumentuak ere.

Honako artista hauek hartzen dute parte erakusketan: Lorea Alfaro, Ibon Aranberri, Erick Beltrán, Alice Creischer, Ines Doujak & John Barker eta Fernando Palma. Era berean honako artista hauen lanak ere ikus daitezke: Jorge Oteiza, Maruja Mallo, Henri Michaux, Mark Lombardi, Otobong Nkanga, Santiago Ramón y Cajal eta Nicolas de Lekuona, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak