Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek harrera egin dio Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetan hobekuntza-ikastaroak egiten ari diren ikasle txiletarrei

2017.eko otsailak 20
  • Txileko 122 gazte hobekuntza-ikasketak burutzen ari dira ikasturte honetan Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetan

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera, harrera egin dio gaur arratsaldez Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, ikasturte honetan Euskadin hobekuntza-ikasketak egiten ari diren Txileko Lanbide Heziketako ikasle talde bati. Lanbide Heziketako Sailburuordetza eta Txileko Hezkuntza Ministerioaren artean indarrean den lankidetzari esker ari dira gauzatzen ikastaldi hau. Orotara, Txileko Gobernuak bekatutako 122 gazte ari dira euren ikasketak osatzen Lanbide Heziketako 5 euskal ikastetxetan. Besteak beste, Diseinu eta fabrikazio mekanikoa, Automozio Industriala, Elikagaien Zientzia eta Bioteknologia, Eraikinen Eraginkortasun Energetikoa, Eguzki-instalazio Fotovoltaikoak eta gisako programetan ari dira trebatzen gazteok.

Euskadin egiten ari diren ikastaroen iraupena aldakorra da. Izan ere, 6 hilabete eta 9 hilabete bitartekoa izan daiteke, baina batez beste, 7,5 hilabeteko ikastaroak egiten dituzte bekadunek. Prestakuntzan emango diren orduak, guztira, 8.620 izango dira. Hezkuntza Sailaren menpeko Tknika zentroa (Lanbide Heziketarako Ikerketa eta  Berrikuntza Aplikaturako Zentroa) arduratzen da ikasleak hartzen dituzten ikastetxeen eta Txileko programaren arteko koordinazio lanak egiteaz.

Técnicos para Chile programa

Esperientzia hau, eta Txile nahiz Euskadin hezkuntza arloko eskumena duten bi administrazioen arteko harremana 2008 urteaz geroztikoa da, orduan ekin baitzion Txileko Hezkuntza Ministerioak atzerrian prestakuntza jasoko zuten teknikariak bekatzeko programari. Urte hartan, 55 ikasle txiletarrek osatu zuten euren prestakuntza Euskadiko ikastetxeetan. Ordutik gaurdaino, urtez urte, Txileko 458 ikasle pasatu dira Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetatik, aurtengoak barne direla.

2016-2017 ikasturte honetan, Irakaskuntza Ertain Tekniko Profesionalean diharduten irakasleen prestakuntzarako programa berri bat sartu da ekimenean (16-18 urteko ikasleekin ari diren irakasleak). Tknikan, Lanbide Heziketarako Ikerketa eta  Berrikuntza Aplikaturako Zentroan ari dira ikastaro hau burutzen. Aurten Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxetan ikasten ari diren gazte txiletar bekadunen kopurua (122), Técnicos para Chile programak eskaintzen dituen beken erdia inguru da. Gainerako bekadun txiletarrak Alemania, Brasil, Kanada, Zeelanda Berria edo Herbeheretan ari dira formazioa jasotzen, beste zenbait herriren artean.

 

Txileko ikasleak hartu dituzten zentroen eta ikasketen zerrenda:

 

Ikasketa programa

Hautatuak

Goierri Eskola

22

INDUSTRIA AUTOMOZIOAN IKASTARO AURRERATUA (MEKATRONIKA) 2

10

DISEINU ETA FABRIKAZIO MEKANIKOAN IKASTARO AURRERATUA

6

MEKATRONIKA

6

Bidasoa

10

ZUINKETA TOPOGRAFIKOETAN ESPEZIALIZAZIOA

10

Lea Artibai Ikastetxea

49

ELIKAGAIEN ZIENTZIA ETA BIOTEKNOLOGIA

7

LEAN MANUFACTURING ETA LOGISTIKA ADITUA

7

SUPPLY CHAIN MANAGEMENT-LOGISTIKA INTEGRALA ETA PRODUKZIOA

26

ELEKTRIZITATEAN ETA MANTENU ELEKTRIKOAN TEKNIKARI ESPEZIALISTA

9

Tknika / Zubigune Fundazioa

29

IRAKASKUNTZA ERTAIN TEKNIKO PROFESIONALEKO IRAKASLEEN KONPETENTZIAK GARATZEA

29

Usurbil

12

ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

6

EGUZKI INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOEN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

6

GUZTIRA

122

 

Nazioarteko lankidetza hitzarmenak

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Txileko Gobernuarekin duen lankidetza, Euskadiko Lanbide Heziketa Nazioartekotzeko Estrategiaren baitan kokatzen da, Lanbide Heziketaren IV Euskal Planean jasoa dagoen gisa. Egun, Txilerekin legez, euskal Lanbide Heziketak hamarren bat herrialderekin ditu lankidetza hitzarmenak. Hauei esker, hainbat herrialderi eta erakunderi aholkularitza ematen zaie Euskadiko Lanbide Heziketatik nork bere lanbide-heziketa sistemak diseinatu eta ezarri ditzan, edo baita formazioa ere, irakasle zein zuzendaritza-taldeentzat. Tartean dira Ipar Irlanda, Angola, Namibia, Turkia, Polonia, Errepublika Dominikarra, Panama edo Estatu Batuetako Minnesota estatua, besteak beste.

Euskadiko Lanbide Heziketak, Tknikaren bitartez,  prestakuntza aurreratua eskaintzen die euren herrialdeetan eskuratutako ezagupenetan sakondu nahi duten ikasleei, irakasleei eta zuzendaritza-taldeei.Euskadiko Lanbide Heziketaren esperientzia eta ezagutza partekatzea helburu duten neurri hauek guztiek, gure Lanbide Heziketa sistema nazioartean balioestea dute helburu.

Nazioartekotze estrategia honek, era berean, atzerriko herrialdeetan ekoizpen zentroak dituzten euskal enpresei lagundu nahi die. Lagundu, batetik, herrialde horietako Lanbide Heziketako ikasle zein irakasleei Euskadiko ikastetxeetan prestakuntza eskainita, eta bestetik, enpresa horietako langileei lekuan bertan formazioa emanda.

Nazioarteko irekiera estrategia honek, gainera, ikasle eta irakasleen arteko nazioarteko trukearen aldeko apustua ere egiten du, alde biko norabidean eginez gero, esperientzia berriak jasotzea eta beste kultura batzuk ezagutzea ahalbidetuko baitie batzuei zein besteei, eta Euskadira talentua erakartzeko ere balio izango baitu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jgabiola1
    2017.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Hezkuntza Sailburuak eta LH Sailburuordeak harrera @FPeuskadi ko Ikastetxeetako ikasle txiletarrei https://t.co/VUAa0QZDid htt…

  • @jgabiola1
    2017.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Hezkuntza Sailburuak eta LH Sailburuordeak harrera @FPeuskadi ko Ikastetxeetako ikasle txiletarrei https://t.co/VUAa0QZDid htt…

Ekitaldiko kargudunak