Eu

Artolazabal: “familiarentzako laguntza Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuetako bat da; izan ere, gure gizartea egituratzen duen erakundea da"

2017.eko otsailak 17
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean esan du “familiarentzako laguntza Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuetako bat dela; izan ere, gure gizartea egituratzen duen erakundea da eta, denborarekin, bizi ditugun aldaketa eta aurrerakuntzetara egokitzen doa”.

 

Artolazabalek euskal Ganberan eginiko osoko bilkuran gogorarazi du “jaiotzagatiko laguntzak “eskubide subjektibo”tzat hartzen direla eta horiek baliatzeko eskubidea duten familia guztiei ematen zaizkiela”. Kontziliaziorako laguntza-espedienteen kopurua areagotu egin da azken urtean, eta 2013an izan ziren antzeko mailetara iritsi da, 31 mila espediente ingururekin. Seme-alabengatiko laguntzei buruzko espedienteak direla eta, horiek egoera bertsuan daude azken ekitaldietan: urtean 32 mila, batez beste 

 

Artolazabal sailburuak esan du "familientzako laguntzak arautzen dituzten dekretuek “errenta estandarizatua”ren ikuspegia jaso dutela beren arauketan eta, beraz, parametro komuna eta haztatua eratzen dela familia-errenten konputurako eta, horrela, tratu bidezkoagoa ematen zaiela familia-mota eta -egoera desberdinei, familia-unitatearen errentaren maila ekonomikoa sarbiderako baldintza den edo zenbatekoa zehazteko irizpidea den laguntza ekonomikoetan edo laguntza-zerbitzuetan. Hori guztia kontuan hartuta diru-sarreren maila berak ez diela gaitasun ekonomiko bera ematen eraketa desberdina duten familia-unitateei”.

 

“Familia-eremuan diharduten gizarte-erakundeek eredu berri honek dakartzan onurak aitortzen dituzte, eta aitortzen dute beste sistema batzuek ere bere egin lezaketela.  Dekretuen hobekuntza horrek aldaketa ekarri zuen prozeduran, eta, sailaren ahaleginari esker, gaur egun atzerapenak gainditu dira eta aldaketen aurreko ebazpen-maila berean gaude”, esan du sailburuak.

 

“Familientzako laguntzaz ari garenean, ez gara laguntza ekonomikoetara mugatu behar. Ikuspen zabala behar da, familia guztien beharrei erantzuteko. Familia-egituretako aldaketez gainera, emakumeak protagonista dituen iraultza isila sortu da eta emakumeak erabat sartu dira gizarteko parte-hartzean; horrek alboko ondorioak eragin ditu, besteak beste, jaiotza-tasaren beherakada eta parekatzeko adinaren eta ugalkortasunaren adinaren atzerapena”, gogorarazi du Artolazabalek.

 

Euskadiko gizarte-politiketako arduradun nagusiak uste du “handicap garrantzitsua dagoela: gizonek etxeko lanaren parte-hartzean edo mendeko pertsonen zaintzan bikote barruan inplikatzeko moteltasuna. Erantzukizuna jarraitzen dute emakumeek izaten eta, modu sendoagoan, lan-kontratupean ez daudenean edo lanean denbora partzialean ari direnean.  Ondorioz, familia- eta lan-bizitza uztartzeko estrategiak bilatzen dituzten emakumeek ordainpeko lana utzi edo egokitu egin behar dutela; seme-alaben kopurua murriztu behar dutela edo ez edukitzea erabaki behar dutela; etxeko lanetarako eta mendeko familiartekoen zaintza-lanetarako etxeko laguntza edo zerbitzua bilatu behar dutela.

 

Egoera demografikoa

Artolazabalek nabarmendu du “Europa aurreratueneko herrialdeetan gertatzen den bezala, hau dela une hauetan Euskadin bizi dugun egoera demografikoa eta soziologikoa, zeina jasan dugun krisi ekonomikoak larriagotu baitu. Euskadin, jaiotza-tasak berriro ere egin du behera, eta 2002ko mailetara iritsi da. Esaterako, 2015ean eta 2016an % 2,8ko eta % 2,1eko murrizketak erregistratu ziren, hurrenez hurren. Horrek argi uzten du jaiotza-tasetako beherakada oso lotuta dagoela ziklo ekonomikoarekin”.

 

Sailburuaren hitzen arabera, ugalkortasun baxuaren funtsezko kausa bigarren seme edo alaba baten eta hurrengoen jaiotzari bide ematen dieten edo hura oztopatzen duten baldintzekin lotuta dago; izan ere, kontziliazio-arazoak -kontuan hartuta horiek mugatuta daudela seme edo alaba bakarrarekin- areagotu egiten dira bi edo gehiagorekin”.

 

“Kolektiboen lehentasuna da –esan du Artolazabalek osoko bilkuran esandako hitzetan– bi seme-alaba izatea; horrek haurtzaindegi-zerbitzuak beharko lituzke, amatasunaren aukeraren kostuak murrizteko funtsezko baliabide gisa; amak enplegu-merkatuetako sarreretatik kanpo uzten ez dituen kalitatearen zaintza beharko litzateke, laburrak zein luzeak diren amatasun-bajak izateagatik enplegura bueltatzea eragozten ez dieten bajak, eta diru-sarreretarako laguntzak, familia-subsidioen bidez. Suposatzen da seme edo alaba berri bakoitzak familiaren kontsumoaren % 20ko areagotzea dakarrela”.

 

Sailburuaren iritziz, “pertsona eta familien bizitzan eragina duen guztiak, etorkizunari begira, eragina du bikoteek eta emakumeek aitatasunari eta amatasunari erantzuteko uneari buruz eta eduki nahi den seme-alaba kopuruari buruz hartzen den erabakian”.

 

“Jaiotza-tasarako laguntzetarako politikak ulertzen dugu zuzenean lotuta daudela familia-laguntzetarako politikekin, eta jarduteko eremuek Gobernuaren, sail honen eta gainerako erakundeen ekintza osoa hartzen dutela, honako hauen sustapenari dagokionez: kalitateko enplegua, emakumeak jarduera-eremu guztietara sartzeko berdintasuna, hezkuntza, osasuna eta haurtzaindegiak, kontziliazioari bide ematen dieten lan-ordutegiak, kontziliaziorako laguntzak edo aitatasun- eta amatasun-baimenak, bai eta garraioa ere”, esan du sailburuak.

 

Kontziliazioa

Beatriz Artolazabalen ustez, “familientzako laguntza-neurrien gaineko eztabaidak laguntza ekonomikoak gainditu behar ditu. Egia da familia-arloko aurrekontuaren zati handiena laguntza horietara bideratzen dela -27 milioi eta erdi jaiotzagatiko laguntzetara eta 32 milioi eta erdi kontziliaziora-, baina balioa eman behar zaie Sail honetan garatzen diren gurasotasun eta kontziliazio erantzunkideko programei”.

 

“Laguntza ekonomikoak beti dira ongi etorriak, baina eragina ebaluatu behar da: sozialki gehiago komeni ote den familia guztietan era berean inbertitzea, edo komeni ote den zailtasun ekonomikoak dituztenetan; edo eraginkorragoa den kontziliaziora bideratzea laguntzak, seme eta alabengatiko laguntzetara bideratzea baino. Euskadin indarrean dagoen errenta baxuko familientzako laguntzarako prestazio ekonomikoen gastu-ereduak, oro har, gure inguruko Europar Batasuneko herrialdeekin homologa daitekeen babes-maila du; gure erronka ere bada batez besteko errentak bultzatzen dituzten neurriak antolatzea”, esan du Artolazabalek.

 

Artolazabalek lanaren eta familiaren artean egon daitezkeen tentsioak azaldu ditu: “lehen eztabaida zen ea nola ziurtatu behar genuen lan egiten zuten emakumeek seme-alabak izango zituztela".  Gaur egun eztabaida bestelakoa da eta arazoa honela formulatuko litzateke: nola ziurtatu seme-alabak izan nahi dituzten emakumeek beren lanbide-karrerari uko egin behar ez izatea umeak izateko?”.

 

Sailburuaren iritziz, “oinarrizko helburua da aita eta amei laguntza ematea beren eginkizuna betetzean eta, horretarako, familia-giro positiboa sortzea.  Eskuragarri dagoen literatura zientifikoak adierazten du gurasoen gaitasunen hobekuntza umeen ongizateak dituen emaitza hobeekin lotzen dela. Guk ahalegina egingo dugu belaunaldien artean desabantailarik transmiti ez dadin. Funtsezko inbertsioa dakar Europaren eta Euskadiren etorkizunerako, eta zuzeneko lankidetza Europa 2020 Estrategiarako, hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzailearentzat”.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gorka_Iturriaga
    2017.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #familia #artolazabal https://t.co/tiJbWIcEYt https://t.co/A9D28Cdcqi

  • @anderam89
    2017.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #familia #artolazabal https://t.co/tiJbWIcEYt https://t.co/A9D28Cdcqi

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    #familia #artolazabal https://t.co/tiJbWIcEYt https://t.co/A9D28Cdcqi

Ekitaldiko kargudunak