Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria GOGORAren Zuzendaritza Kontseiluak legegintzaldi honetan egin duen lehen bileraren buru izan da

2017.eko otsailak 20

GOGORA-Memoriaren, Bakearen eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak gaur goizean Bilbon egin duen lehen bileraren buru izan da Iñigo Urkullu lehendakaria. Kontseilu hori lehen aldiz bildu da legegintzaldi honetan.

GOGORA Institutua 2015eko urrian eratu zen, Aintzane Ezenarroren zuzendaritzapean. Urkullu lehendakaria da erakunde horren Zuzendaritza Kontseiluaren burua; eta kontseilu horretan ordezkaritza dute Eusko Jaurlaritzak ez ezik, Eusko Legebiltzarreko taldeek, hiru foru aldundiek, Eudelek  eta Eusko Legebiltzarrak aukeratutako hiru adituk ere.

Bileran horretan, onartu egin da GOGORA Institutuaren 2017ko aurrekontu proiektua: 2.128.000 euro. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko Aurrekontu Orokorren proiektuan jasoko da zenbateko hori.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @culturadepez
    2017.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Instituo de la #Memoria Gogora: primera reunión de la legislatura con la presencia del Lehendakari @iurkullu
    https://t.co/WifKxVsPX5

Ekitaldiko kargudunak