Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Industria Ministerioak bake epaitegietako eraberritze teknologikoa sustatu dute

2010.eko urriak 29

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, eta red.es-eko zuzendari nagusiak, Sebastián Murielek, hitzarmen bat sinatu dute bake epaitegiak informatizatzeko   

Hitzarmenak 1,2 miloi euroko inbertsioa dauka eta ahalbidetuko du Inforeg informatika aplikazioan erregistroko inskripzioak euskaraz egitea

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, alegia, eta red.es-eko (Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzaren menpeko erakunde publikoa) zuzendari nagusiak, hau da Sebastián Murielek, gaur lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Justizia arloan eta On Line Erregistro Zibila Programaren esparruan zerbitzu publiko digitalak garatzeko helburuz.

Sinatutako hitzarmenaren bitartez, 236 euskal bake epaitegiak hornituko dira beharrezko ekipamenduaz, konektibitateaz eta euskarriez Inforeg informatika aplikazioa ezartzeko. Aplikazio horrek aukera ematen du erregistroko inskripzioak formatu digitalean  eta, lehenbizikoz, euskaraz ere, egiteko. Justizia Sailak bere gain hartuko ditu ekipoen kostua eta euskarri informatikoa eta horretarako udalerriei diru-laguntzak emango dizkie. Bestalde, red.es erakundeak prestatuko ditu bake epaitegietan erregistroaz arduratzen diren langileak.

"Desde 2005 los Registros vascos sitos en los Partidos Judiciales pueden realizar los apuntes en euskera y castellano. En los juzgados delegados es donde no se pueden realizar las inscripciones en euskera. Esto ha provocado una vulneración de los derechos lingüísticos desde 2005, desde que existe esta posibilidad que el Gobierno anterior, evidentemente, no impulsó debidamente. En caso contrario, estaríamos en una situación bien distinta", Idoia Mendiak esan du gaur prentsa aurrekoan.

Ekimenak aprobetxatu nahi du IKT izenekoek eskaintzen duten ahalmena eta baliagarritasuna eta lagungarria da Sarbide Elektronikoari buruzko Legean (11/2007 Legea) ezarritakoa bete dadin.Lege horrek, hain zuzen ere, herritarrei aitortzen die Administrazioarekin baliabide elektronikoak erabiliz harremanetan jartzeko eskubidea.  

Lanak urteko azken hiruhilekoan hasiko dira eta 2011ko lehenengo hiruhilekoan bukatzea espero da. Proiektu hau lehengo urratsa da erregistroko kudeaketa arinagoa, gardenagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Kudeaketa horri esker herritarrek izapide eta joan-etorri gutxiago egin behako dituzte. 

On Line Erregistro Zibila Programa

On Line Erregistro Zibila, Industri, Merkataritza eta Turismo Sailak (red.es bidez) eta Justizia Ministerioak bultzaturikoa da eta EGEF fondoekin koofinantzatu da. Programa horren bitartez Espainiako udal erregistro zibil guztiak digitalizatu dira eta horren ondorioz, dagoeneko formatu digitalean egon badaude eskuz idatzitako 110.210 liburuki eta, gainera, 68.197.976 orrialde. euskadin bakarrik 14 erregistro zibil nagusi digitalizatu dira eta horrek ekarri du Inforeg barrura 5.534 liburuki eta 3.509.372 orrialde sartzea, ziurtagiriak egiteko eguneroko zeregina errazagoa izan dadin baliagarria izango dena.

Herritarrentzat eta administrazioentzat zerbitzu telematiko berriak bideratu eta garatu daitezen eta erregistro zibila eraberrituagoa eta eraginkorra izateko oso baliagarriak izan dira, alde batetik, Inforeg aplikazioan sartzea eskuz idatzitako hainbat liburutako irudi digitalizatuak, 1950. urteaz geroztik erregistro zibiletan zaintzan dauden liburu guztietakoak, hain zuzen; eta, bestetik, Inforeg aplikazioan jaiotzei buruzko erregistro-inskripzioak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko bake epaitegietan egingo den informatizazio-prozesutik eratorritakoak.

 

Avanza 2 Plana

Avanza 2 Planaren 2011-2015 estrategiak nahi du IKT produktu eta zerbitzuen garapenari eta erabilerari dagokienez Espainia liderra izatea, eta, gainera, lagungarria izan nahi du hazkunde ekonomikorako eredu batek arrakasta izan dezan. Eredu hori, hain zuzen, lehiakortasuna eta produktibitatea handitzean, gizarte eta eskualde mailako berdintasuna sustatzean eta herritarren ongizatea eta bizi-kalitatean hobetzean oinarritutakoa da.

 

Protokoloa EUDELekin

Jardun-ildo honetan, Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak lankidetza-protokolo bat sinatuko dute laster, Euskadin dauden erregistro zibil eskuordetuen informatizazioa sustatzeko. Eusko Jaurlaritzak, bere esparruan, lineako erregistro zibilaren hedapena bultzatuko du diru-laguntzen bidez eta, bestalde, Inforeg aplikazioa Euskadiko bake-epaitegi guztietan bete-betean eta goitik behera ezartzeko bideratzen dituen laguntzei buruzko behar besteko informazioa Euskadiko udalen eskura egon dadila sustatuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia