Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bizkaiko Medikuen Elkargoaren mendeurren-ekitaldian hartu du parte

2017.eko otsailak 17
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakariak esan du Euskadik “erreferentziako” osasun sistema publikoa duela, eta, aurten ere, bere aurrekontuak gora egingo duela

Iñigo Urkullu lehendakariak, Osasun sailburu Jon Darpon aldamenean zuela, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren mendeurrenarekin lotuta Euskalduna Jauregian antolatu den ekitaldian hartu du parte. Lehendakariak gogoratu du Euskadik “erreferentziako” osasun sistema publikoa duela, eta, aurten ere, bere aurrekontuak gora egingo duela. 

Horrela ziurtatu du Elkargoaren urteurrena ospatzeko egin den ekitaldian. Bertan ere, hainbat erakundetako ordezkariak egon dira, besteak beste, Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidente Cosme Nevada, UPV-EHU errektore Nekane Balluerka, edo Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert. 

Almudena Cacho kazetariak aurkeztutako ekitaldian Asier Hormaza aktoreak Bizkaiko Medikuen Elkargoko lehen presidente izan zen Enrique de Areilza doktorearen papera bete du. Honek, Leioako Medikuntza fakultatea eta Basurto Ospitalea bateratzeko aldarrikapen historikoa gogora ekarri du. Ekitaldian zehar, gainera, Osasunarekiko Konpromisoaren VI. Saria eman zaio Transplanteen Erakunde Nazionaleko zuzendari Rafael Matesanz-eri. Halaber, Juan Gondra mediku elkargokideak idatzitako 100 años de historia del Colegio de Médicos de Bizkaia liburua aurkeztu da.

Ekitaldia amaitzeko hitzaldian, Lehendakariak gogoratu du Euskadin zein Euskaditik kanpo “erreferentziako” osasun zerbitzu publikoa dugula, eta zerbitzu publiko horrek erronka berriei aurre egin behar diela, besteak beste, lanbidea gero eta mundu globalizatu batera egokitzea, iraunkortasuna bermatzea, herritarren parte-hartzea erraztea edo biztanleriaren zahartze aktiboa eman dadin laguntzea. "Pazientea naiz, bi zentzuetan, eta lanaren, jarraikitasunaren eta elkarlanaren bitartez erronka horiek gaindituko dituguna ziur nago”, adierazi du. Zentzu horretan, Lehendakariak jakinarazi du, Eusko Jaurlaritzak osasunera zuzendutako aurtengo aurrekontua handitzea aurreikusi duela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak