Eu

DBEB-k euskaraz argitaratu du Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren artikulatua

2017.eko otsailak 16

Erregelamenduaren xedea da datu-babesa berdina izatea Europar Batasuneko kide diren herrialde eta herritar guztientzat

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak argitaratu du bere web-orrian, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren Erregelamendu berriaren artikulatu osoa. Testua euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri. Erregelamenduak indargabetu egiten du 95/46/EB Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), eta legedia eguneratzen du behar bezala egokitu dadin IKTen eta sare sozialen erabilerak eta globalizazioak datu babesaren esparruan ekarri dituzten aldaketa handietara; horretarako, hainbat egoera beri jasotzen ditu, duela gutxi arte aurreikusi ere ez ziren egiten eta egun, ordea, erabiltzaileen eta erakundeen kezka iturri handiera bihurtu direnak. Erregelamendu berriaren xedea da datu-babesa berdina izatea Europar Batasuneko kide diren herrialde eta herritar guztientzat
Estatu kideek bi urteko epea dute (2018ko maiatzaren 25a) barne legedira ekartzeko Erregelamendu berriko estandarrak.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inakiPariente
    2017.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    DBEB-k euskaraz argitaratu du Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren artikulatua https://t.co/Mi1zrMsHZJ

  • @paGonzalez
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    La AVPD publica en euskera el articulado del nuevo #RGPD Reglamento Europeo de Protección de Datos - via @irekia
    https://t.co/WuuxSsIPU2

  • @paGonzalez
    2017.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La AVPD publica en #euskera el articulado del nuevo Reglamento Europeo de Protección de Datos ➡ https://t.co/bOSrDBPLSF

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Datuak Babesteko Euskal Bulegoak #euskara-z argitaratu du Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren artikulatua https://t.co/x3nPQWl8tk

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La AVPD publica en #euskera el articulado del nuevo Reglamento Europeo de Protección de Datos ➡ https://t.co/WFVRhFW5kE

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La AVPD publica en #euskera el articulado del nuevo Reglamento Europeo de Protección de Datos ➡ https://t.co/rJJDNYjq7B

Komunikabideek behera kargatzeko