Berriak Kultura
Eu

Etxepare Euskal Institutuak ateak ireki ditu

2010.eko urriak 29

Euskara eta euskal kultura mundura ateratzeko sortu da 

"Euskal produkzio kultural guztiak du tokia etxe honetan", esan du Aizpea Goenagak. Era berean, "euskara eta euskal kulturaren enbaxadoreak izango gara atzerrian, mundua euskaldunago eta Euskal Herria mundutarrago egingo dugu lan", adierazi du. 

Gaur bere ateak ireki dituen Etxepare Euskal Institutua euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenerako tresna eta euskara eta euskal kulturaren mundu zabalpena helburu duen Institutua da eta honako xedeak ditu: euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera munduan sustatzea, euskal kultura, herri honetan sortutako kultura kanpora hedatzen laguntzea . 

Etxepare Euskal Institutuak bi arlo sektorialetan antolatzen du bere burua euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenerako xedea betetzeko: euskal kulturaren sustapena eta zabalpena eta euskararen sustapena eta zabalpena. Euskal kulturaren sustapen eta zabalpen arloaren baitan uztartzen dira musika, arte eszenikoak, ikus arteak, zinema, arkitektura eta diseinua. Euskararen sustapen eta zabalpenaren arloaren baitan Etxepare Euskal Institutuak euskararen irakaskuntza, ikerketa eta ezagutza bultzatuko du.

Etxepare Euskal Institutuak Eusko Jaurlaritzaren kanpoko ekintzaren eta hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorrean gauzatuko ditu bere jarduerak, euskararen normalizazioan aritzen diren erakundeekin lankidetza-harreman sendoak izaten saiatuko da eta bere jarduerak koordinatuko ditu administrazio publikoek egiten dituztenekin, bai eta erakunde publikoaren helburuetara zuzendutako instituzio guztiek egiten dituztenekin, bereziki, euskal komunitate linguistikoa dagoen lurraldeetako erakundeetakoekin.

Etxepare Insitutuaren zuzendariak, Aizpea Goenagak eta Kultura sailburuak institutuaren egoitza eta irudi korporatiboa aurkeztu dute gaur Donostian.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko azaroak 07

    Lo encuentro excelente, deberíamos dar primordial importancia a los diversos tipos de migraciones de los vascos, a través de todo el mundo.
    Felicitaciones
    Urkieta

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga, Blanca Urgell