Eu

Artolazabalek Lanbideren administrazio-kontseiluan Euskal Enplegu Zerbitzuaren eguneratze-plana azaldu du

2017.eko otsailak 15
  • Marcos Muro Enpleguko sailburuordearekin eta Borja Belandia zuzendariarekin batera
  • “Kolektibo ahulei, arreta integralaren eta enplegu-politiken ebaluazio eraginkorraren bidez, arreta eta zerbitzu hobea emateko eredu berria”.

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izan da gaur arratsaldean Lanbideren Administrazio Kontseiluko buru; bertan, “kolektibo ahulei, arreta integralaren bidez eta enplegu-politiken ebaluazio-sistema eraginkorraren bitartez, zerbitzu hobea eskaintzen dien arreta-eredu berria” ezartzeko plana azaldu du.

 

Marcos Muro Enpleguko sailburuordearekin eta Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin batera, Lanbidek “sei urtean emandako urratsak eta orain estandar europarretan jarduteko ekindako beharrezko eguneratzea nabarmendu ditu, datozen urteotako gizarte-egoera aldakorra aurreikusteko eta horri aurrea hartzeko, Europako Batzordeak eginiko auditoretzek erakusten duten bezala”.

 

Artolazabalek “Lanbidek abian jarritako eguneratze-etapa berria aipatu du, DSBEren erreformarako eta Hobetuzen integraziorako proposatuko den erreforma.

 

“Euskal Enplegu Zerbitzua, duela sei urte inguru, Eusko Jaurlaritzak enplegua eta berraktibazio ekonomikoa sustatzeko duen tresna nagusia da. Orain, Lanbide, pixkanaka, jarduteko eredua egokitzen ari da, Europako zerbitzu publikoen buru izateko, enplegu-zerbitzu ona eraikiz, etorkizuneko ikuspegia duena, beharrak eta enpleguko joera berriak aurreikusiz".

 

Lanbidek Araban duen egoitzan eginiko administrazio-kontseiluan, Artolazabalek “datozen urteotan euskal zerbitzu modernoa eta eraginkorra lortzeko hobekuntza logikoak eta beharrezko eguneratzeak aipatu ditu; izan ere, ekimen iraunkorrak behar ditu proiektuan eta egonkortasuna hura garatzeko”.

 

“Legegintzaldi honetan, batetik, pertsonei, beren enplegagarritasuna areagotzeko, eta, bestetik, enpresei, beren lehiakortasuna hobetzeko, aplikagarri zaizkien ekintzen behar eta ibilbideen diagnostiko egokiaren indibidualizazioan oinarritzen den esku-hartze eredua garatuko dugu”, esan du Artolazabalek.

 

“Era berean, lankidetza publikoa eta pribatua antolatu eta sustatu behar ditu, eta, horrela, euskal enplegu-sistemaren ardatz bilakatu.  Lan onean eta orain arte Lanbideren historia laburrean emandako urratsetan oinarrituta, arreta-eredu berria pixkanaka ezartzea sustatuko dugu, kolektibo ahulei, arreta integralaren bidez eta enplegu-politiken ebaluazio-sistema eraginkorraren bitartez, zerbitzu hobea eskainiko diena”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Sailburuak uste du “horri gehitu behar zaiola laneratzeko ibilbide indibidualizatuen diseinuan eta ezarpenean eta euskal enpresa-sarearen beharrei eta etengabeko lehiakortasunari erantzuteko etengabeko ikuspuntuan oinarritzen den esku hartzeko eredu modernoaren eta eraginkorraren sustapena”.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal expone en el consejo de administración de Lanbide su plan de actualización del servicio vasco de empleo https://t.co/f4XGhhK16Q

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Artolazabalek Lanbideren administrazio-kontseiluan Euskal Enplegu Zerbitzuaren eguneratze-plana azaldu zuen atzo https://t.co/RWnZw2s3Os

  • @IkaslanBizkaia
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Artolazabalek Lanbideren administrazio-kontseiluan Euskal Enplegu Zerbitzuaren eguneratze-plana azaldu du https://t.co/nSAdAHuR52

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak