Berriak Osasuna
Eu

Otsailaren 15a, Haur-minbiziaren Nazioarteko Eguna. Euskadin gora egin du minbizia gainditzen duten haurren kopuruak

2017.eko otsailak 15

Osasun sailburu Jon Darpónek esan du Osasun Sailak eta Osakidetzak lanean jarraituko dutela haur euskaldunei arreta onena emateko, eta gaixotasun horrek adingabeengan eta euren familiengan duen eraginari aurre egiteko.

 

Euskadin Minbiziaren Erregistroaren bilakaeraren inguruan Osasun Sailak eta Osakidetzak gaur ezagutzera emandako azken datuen arabera, Euskadin minbizia gainditzen dutenen kopuruak gora egin du. 15 urtez azpiko haurretan diagnostikatutako minbizien ia erdia diren leuzemia eta linfomak bezalako tumore gaiztoen kasuan % 80an kokatzen da 5 urteren buruan . 

Diagnostiko goiztiarraren eta tratamendu-protokoloen ondorioz, 1991-2013 epeari dagokionean egindako azken azterketaren arabera, minbiziaren ondoriozko haurren heriotza-tasa —haurren artean bigarren heriotza-arrazoia da— nabarmen murriztu da, tumore motaren arabera. Heriotza-tasa izugarri murriztu da leuzemiarenhaurren artean gehien ematen den minbizia mota— kasuan. Azken urte hauetan urtero % 2 eta 8 artean murriztu da. 

Euskadin haur-minbiziak duen intzidentziari dagokionean, 1992-2012 epean 1.032 kasu diagnostikatu ziren (% 59 mutilak / % 41 neskak). Hortaz, urtean, batez beste, 51,6 kasu eman ziren. Haur-minbizia kasuetan leuzemiak dira sarrien ematen direnak, kasuen % 31rekin. Ondoren datoz nerbio sistemako eta linfometako tumore gaiztoak, % 16 eta % 14, hurrenez hurren.  

Minbizia duen haurraren Nazioarteko Egunean, Osasun sailburu Jon Darpónek hauxe adierazi du: “Osasun Sailetik eta Osakidetzatik minbizia gainditzen duten haurren kasuak areagotzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, antzemate goiztiarreko programa eta beharrezko tratamendu guztiak sustatuz. Euskadiko haurrei, gaixotasun honek eurengan eta euren familiengan duen eragina arintzeko arreta hobetzeko ahaleginean jarraituko du, osasun sistema eskura edukitzeko zuzentasuna eta guztientzako kalitatezko arreta, segurua eta eraginkorra bermatuz” 

Halaber, Jon Darpón sailburuak gizarteari deia egin dio, “guztion artean euskal haurrei bizi ohitura osasungarriak sustatzeko eta Euskadiren etorkizunaren osasuna hobetzeko” 

 

Haurrei zuzendutako arreta onkologikoa Osakidetzan 

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta Donostia Unibertsitate Ospitalea erreferentziako ospitaleak dira haurren arreta onkologikoan —iaztik hasita 18 urteko gazteak arte—, diziplina anitzeko arreta, espezializazio handiagoa eta esperientzia-maila bermatzeko. Era horretan, osasun arloan emaitza hobeak lortuko dira eta, ondorioz, erantzun eta arreta onkologiko hobea eskuratuko da.   

Azken urtean Osakidetzak kontzentrazio hori gauzatu du. Ondorioz, ospitale horiek pediatriako onkologian zentro espezializatu eta lehiakorren artean erreferentzia bihurtu dira. Bertako kasu-bolumenari esker, ikerketa klinikoa egiteko, estrategia berriak ebaluatzeko gaitasun handiagoa edukitzeko eta teknika berriak ezartzeko aukera dago, baita nazioartean erreferentzia diren zentroekin lankidetza-protokoloak ezartzeko ere. 

Era berean, ahal den neurrian adingabeak eta euren familiak erreferentziako zentroetara joatea saihesteko helburuarekin, beharrezko azterketak eta tratamenduak lehen mailako arretan eta eskualdeetako ospitaleetan egin ahal izateko laguntza koordinatzen da. 

 

DONOSTIALDEKO ESI

501 Legioak eta bere R2-KT-k —“Star Wars” sagako “R2-D2” droide kutunaren kolore arrosako bertsio egokitua— Donostialdeko ESIko Donostia Unibertsitate Ospitalea bisitatuko dute gaur arratsaldean.  Robot berria Star Wars sagaren jarraitzaile sutsuz osatutako erakunde donostiar batek sortu du. Erakunde hori beste jarraitzaile-talde batekin jarri zen harremanetan eta, elkarrekin, diseinu berria sortzea erabaki zuten. Horrela sortu zen R2-KT, haurraren izenari —Katie— erreferentzia eginez. 

Izen hori 501. Legioaren sortzailearen —Albin Johnson— alabaren omenez aukeratu zuten. Izan ere, Johnsoni lau urte zituen alaba hil zen, buruko tumore baten ondorioz. 

Horrela, sagako beste pertsonaia batzuekin batera, gaur arratsaldean Donostiako ospitalea bisitatuko duen R2-KT unitatea Rafa Martínek, Gonzalo Ortegak, Andoni Serranok eta Florencio Fernándezek —501 Legioko kideak— eraiki dute.

 

 

2017/02/15

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uriz_javier
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Mejora la supervivencia por #cáncer infantil en Euskadi ➡ https://t.co/dqx4qLG2Go #DíaInternacionalDelCáncerInfantil

  • @iozamizu
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadin gora egin du #minbizia gainditzen duten haurren kopuruak ➡ https://t.co/BC3iMCxAen #HaurMinbizidunenNazioartekoEguna

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Mejora la supervivencia por #cáncer infantil en Euskadi https://t.co/GXCOlRR3sz #DíaInternacionalDelCáncerInfantil …

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Euskadin gora egin du #minbizia gainditzen duten haurren kopuruak https://t.co/4H79egytK2 #HaurMinbizidunenNazioartekoEguna …

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Euskadin gora egin du #minbizia gainditzen duten haurren kopuruak ➡ https://t.co/lrCgVLVNGM #HaurMinbizidunenNazioartekoEguna

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Mejora la supervivencia por #cáncer infantil en Euskadi ➡ https://t.co/UBEpdeisKm #DíaInternacionalDelCáncerInfantil

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Euskadin gora egin du #minbizia gainditzen duten haurren kopuruak ➡ https://t.co/Uagb0nDSp8 #HaurMinbizidunenNazioartekoEguna

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Mejora la supervivencia por #cáncer infantil en Euskadi ➡ https://t.co/lIwaf885OQ #DíaInternacionalDelCáncerInfantil

  • @mikel_uriguen
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadin gora egin du #minbizia gainditzen duten haurren kopuruak ➡ https://t.co/BC3iMCxAen #HaurMinbizidunenNazioartekoEguna

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadin gora egin du #minbizia gainditzen duten haurren kopuruak ➡ https://t.co/BC3iMCxAen #HaurMinbizidunenNazioartekoEguna

Ekitaldiko kargudunak