Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak industria hazkuntza bermatzeko eta enplegua sortzeko “sektore nuklearra" dela aitortu du

2017.eko otsailak 15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakaria "Desafíos del sector de la automoción" deituriko topaketan izan da. Topaketa hori ACICAE Euskadiko Automobilgintzako Klusterrak eta Expansión egunkariak antolatu dute

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia aldamenean zuela, “Desafíos del sector de la automoción” deituriko bigarren topaketa ireki du. Topaketa ACICAE Euskadiko Automobilgintzako Klusterrak eta Expansión egunkariak antolatu dute. Lehendakariak azpimarratu du industria “sektore nuklearra” dela hazkuntza iraunkorra bermatzeko eta enplegu-aukera zabalagoa sortzeko. Eta helburu horrekin, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, 2020. urteari begira, 8.600 milioi euro edukiko ditu, Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren barruan.

Ekitaldia Boroa Enpresa Parkeko (Amorebieta-Etxano) AIC-Automotive Intelligence Center-en egin da. Bertan, sektorearen posizionamendua, bere egoera, aukerak eta datozen urteetarako inbertsioak aztertu dira. Hain zuzen ere, azterketa hori egiteko, besteak beste, sektorean erreferente diren Seat, Renault España, Batz, GM España, Toyota España, CIE Automotive, Über edo Bridsgestone Hispania enpresetako arduradun nagusiek hartu dute parte.

Topaketaren inaugurazioan, Lehendakariak gogoratu du Euskadik automobilgintzaren industriarako “ekosistema erakargarria” sortzen jakin izan duela, gaur egun sektore nagusi —BPGd-ari dagokionean— izatera heldu arte.  “Automobilgintzaren euskal sektorea munduko sektore irekienetako, lehiakorrenetako eta berritzaileenetako bat da”, gaineratu du Urkulluk. Halaber, esandako hori frogatzeko hainbat datu gogoratu ditu, besteak beste, sektore honek bere produkzioaren % 90 esportatzen duela eta bere fakturazioaren % 2,7a I+Gra bideratzen duela.

Hortaz, industriak euskal ekonomian duen paper garrantzitsuaz jabetuta —azken hiru urteetan jarraian eman den aurrerapausoa ikusita (2016a % 2,3ko hazkuntzarekin itxi zen),Lehendakariaren beraren hitzetan sektore “nuklearra”—, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren Aldeko Esparru Programari —8.600 milioi euro ezarriko dira 2020. urtera arte— eman dio lehentasuna. Helburuak hauek dira: industriako BPGd-aren % 25era heltzea eta langabezia-tasa % 10etik jaistea. “Horretarako, guztion laguntza beharrezkoa da: erakunde mailako egonkortasuna, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana eta adostasuna”, esan du Lehendakariak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EliLegarreta
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Urkullu:“El sector vasco de automoción de los más abiertos, competitivos e innovadores” #DesafiosAuto https://t.co/DsoReUkXQJ @AcicaeCluster

  • ana
    2017.eko otsailak 15

    hola hace tiempo que no le escribia estoy viviendo en cuenca ya lo sabes animo estoy a su lado a por todas si las fiestas de campanar en recta final @iurkullu en la subdelegación del gobierno y extranjería bueno ya le escribiré cuando pueda a por cierto la subdelegada tomo posesión y me hice una foto con dos ministros cospedal y catala tendrá noticias mias agur

Ekitaldiko kargudunak