Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

“Euskadik etekina atera behar dio turismo erlijiosoaren nazioarteko proiekzioari” dio Harkaitz Millánek

2017-02-16

Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari Harkaitz Millánek turismo erlijiosoaren erakargarritasuna nabarmendu du, baita Ignaziotar Bidea sustatzeko azken urte honetan instituzioen artean egindako lana ere, Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzapean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari Maite Cruzado eta Azpeitiako alkate Eneko Etxeberria lagun zituela, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako apustua azaldu du Millánek, “espiritualtasuna eta gure lehentasunezko merkatuetako bat, natura turismoa, bat egitea”, alegia.

Gainera, Basquetour-eko zuzendariak lankidetza instituzionalaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, proiektu honetan izan dituen emaitza bikainak ikusita. “Jabetzen gara ezin dugula lan egin elkarri bizkar emanez, ahaleginak batu behar baititugu bidea eta gure edozein helmuga turistiko ikusgai egoten laguntzeko”.

Ignaziotar bidea bultzatzeko baterako plan zuzentzaileak ardatz batzuk hartu ditu oinarritzat, Millánek azaldu bezala: erromesari eta turistari arreta ematea, alojamenduen eta beste zerbitzu batzuen eskaintza garatu eta arautzea; sustapen turistiko kulturala eta ignaziotar bidearen merkaturatzea, eta ingurunearen gaineko interbentzio jasangarria eta integrala, berrikuntzarako produktu berrien sorkuntzaz gain.

Zentzu horretan, 2017rako honi gehitzen zaizkion ekintza berriak nabarmendu ditu, esaterako, bideko turismo-bulego guztietan etapen fitxak banatzea edo ignaziotar udalerrietan eta euskal hiriburuetan erakusketa ibiltari bat eskaintzeko aukera.

 

 

3 iruzkin
  • @Manresa_2022
    2017-02-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: “#Euskadi tiene que aprovechar la proyección internacional del #turismo religioso” ➡ https://t.co/9FLGzD7xjN #CaminoIgnaciano

  • @Open_Govern
    2017-02-16

    Comentario de Twitter:
    “#Euskadi tiene que aprovechar la proyección internacional del #turismo religioso” https://t.co/eNcIIoiiaP #CaminoIgnaciano …

  • @Open_Govern
    2017-02-16

    Comentario de Twitter:
    “#Euskadi-k etekina atera behar dio #turismo erlijiosoaren nazioarteko proiekzioari” https://t.co/OfVVgPTYDv #InaziotarBidea …

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)