Eu

“Azoka eta biltzarren sektorea garrantzi handikoa da turistak erakartzeko”, esan du Isabel Muelak

2017.eko otsailak 17

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak turismoaren eta merkataritzaren sektorerako MICEk duen garrantzia azpimarratu du gaur FICOBA 2016 azokaren balantzearen berri emateko prentsaurrekoan. Sailburuordeak balantze oso positiboa egin du, eta laburbilduz esan du Euskadik bisitariei bertako ahalmen turistikoa erakusteko balio behar duela.  

Gaur adierazi denez, gero eta jende gehiago izaten da azoka eta biltzarretan, eta hori turistak Euskadira ekartzeko beste aukera bat da; izan ere, Muelak esan duenez, "bertaratzen denak berarentzat duen interesagatik hautatzen du ekitaldia, hori hala da, baina gero eta gehiagotan hartzen du kontuan non antolatu den: % 80k biltzen du ekitaldia hartu duen lekuari buruzko informazioa antolatzaileen bitartez”.

Zentzu horretan areagotu behar da MICEren eta turismo-sektorearen arteko elkarlana, azaldu du sailburuordeak, azoka eta biltzarretan parte hartzen duten askok esaten baitute ez dutela aisia-jarduerarik egin ahal izan denborarik izan ez dutelako. “Horregatik da funtsezkoa gurera berriz bisitan etor daitezen lortzea eta Euskadi Esperientzia eskaintzea", ñabartu du, "harrera, bizipen eta zerbitzu apartak eskaintzea, hona berriz etortzeko asmoa izan dezaten eta gure enbaxadorerik onenak bihur daitezen”.

Isabel Muelak esan duen bezala, aprobetxatu egin behar da hiri batera etortzen diren bisitariek ematen diguten aukera lurralde osoa sustatzeko Euskadi-basque country markaren bidez. “Hiri bat bisitatzen duen edonoren esku jarri behar ditugu beharrezko diren baliabideak eta informazioa bere egonaldia luzatzea eta Euskadiko beste leku batzuk bisitatzea erabaki dezan”, esan du amaitzeko.  

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    FICOBA 2016ko balantzea | “Azoka eta biltzarren sektorea garrantzi handikoa da turistak erakartzeko” https://t.co/dVkvBiYmKp

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Balance de FICOBA 2016: “El sector de ferias y congresos es un foco importante para la atracción de turistas” https://t.co/xaJoQYNmYb

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: FICOBA 2016ko balantzea | “Azoka eta biltzarren sektorea garrantzi handikoa da turistak erakartzeko” ➡ https://t.co/M0WoHtF4U2

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Balance de FICOBA 2016: “El sector de ferias y congresos es un foco importante para la atracción de turist… https://t.co/4RWdr0glr7

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: FICOBA 2016ko balantzea | “Azoka eta biltzarren sektorea garrantzi handikoa da turistak erakartzeko” ➡ https://t.co/7a0ST3OZXJ

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Balance de FICOBA 2016: “El sector de ferias y congresos es un foco importante para la atracción de turist… https://t.co/QVVo2hJVWC

Ekitaldiko kargudunak