Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 150.000 €ko laguntza eman dio ACNURri aurten pertsona errefuxiatuen bizi-beharrizanei erantzuteko (Gobernu Bilera 2017-02-14)

2017.eko otsailak 14

Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko laguntza baimendu du gaur aurten Europan pertsona errefuxiatuen eta migranteen oinarrizko beharrizanei erantzuteko.  ACNUR-Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisionatuak eta OIM-Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak 2017an Europan errefuxiatuei eta migranteei erantzuna emateko Eskualdeko Planaren bitartez elkarrekin egin duten larrialdiko deiari erantzun nahi izan dio horrekin Eusko Jaurlaritzak.

Plana prestatu da aurten urtarriletik abendura bitartean 342.000 pertsonaren beharrizanei erantzuteko, eta, beste 74 erakunderen laguntzarekin, guztira 685 milioi dolar beharko dira pertsona horien bizi-beharrizanak asetzeko.

Dramatikoa da Europara zenbat pertsona iristen diren Sirian eta Iraken luzatzen joan diren gatazketatik, Afganistango egoera arriskutsutik, Libiako desegituraketatik eta Saharaz hegoaldeko hainbat herrialdetako ezegonkortasun politikotik eta sozioekonomikotik ihesi. Une honetan, gainera, hotz-bolada bizia ari da astintzen kontinentea, eta pertsona horien bizi-baldintzak, beraz, penagarriak dira.

Europan sartzeko bide nagusia Libia eta Italia arteko itsas bidea da. Pertsona errefuxiatuen eta migranteen % 40tik gora emakumeak eta adingabeak izan dira orain artean, eta adingabeen artean gero eta gehiago dira bakarrik edo familietatik bananduta iristen direnak, zehazki zenbatutako adingabe guztien laurdena.

ACNURek, OIMek eta bazkide humanitarioek krisi honetan identifikatutako premia humanitarioen % 80 Grezian daude. Une hauetan 62.711 pertsona errefuxiatu eta migrante daude herrialde horretan, horietatik 33.243 penintsulako asentamendu ofizialetan eta ez-formaletan bizi dira, 13.914 oraindik ere irletan daude, eta irla horietan harrera-baldintzek okerrera egin dute eta instalazioak masifikatu egin dira. ACNURen harrera-zentroetan, herrialdeko toki ezberdinetan, beste 15.554 pertsona bizi dira. Greziako lurralde penintsularrean kanpamendu berriak sortu dira, eta estandar humanitarioetara egokitu behar dira.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritza jadanik ari da laguntzen hainbat eratara beren herrialdetik alde egin duten pertsonak hartzen eta horiei laguntzen, eta orain ACNURek eta OIMek egin duten dei humanitarioari erantzun nahi izan dio 150.000 euroko laguntza honen bidez; laguntza Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez tramitatuko da. 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Ayuda de 150.000€ a ACNURspain para atender este año las necesidades vitales de #PersonasRefugiadas https://t.co/BJpYjd4d3m

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak 150.000 €ko laguntza eman dio ACNURspain-i aurten #errefuxiatu-en bizi-beharrizanei erantzuteko https://t.co/28Au5VXwmn

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak 150.000 €ko laguntza eman dio ACNURspain-i aurten #errefuxiatu-en bizi-beharrizanei erantzute… https://t.co/sjudYkyh8d

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ayuda de 150.000€ a ACNURspain para atender este año las necesidades vitales de #PersonasRefugiadas ➡ https://t.co/zg0BmztgQK

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak 150.000 €ko laguntza eman dio ACNURspain-i aurten #errefuxiatu-en bizi-beharrizanei erantzute… https://t.co/yVFQO2fSxL

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ayuda de 150.000€ a ACNURspain para atender este año las necesidades vitales de #PersonasRefugiadas ➡ https://t.co/KxPloX8ghL

  • @rcr_roco
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ayuda de 150.000€ a @ACNURspain para atender este año las necesidades vitales de #PersonasRefugiadas ➡ https://t.co/oqRiOqa1xs

Komunikabideek behera kargatzeko