Eu

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren hitzarmena izenpetzea baimendu du (Gobernu Bilera 2017-02-14)

2017.eko otsailak 14

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA), Bilboko Udalak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) garraio jasangarriaren aldeko politika garatzeko erakundeen artean lankidetzan jarduteko borondatea adierazi dute

Garraioaren arloan eskumenak dituzten Bizkaiko erakundeek eta Eusko Jaurlaritzak amaitu dituzte garraio-politika publikoak bateratzeko administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena formalizatzeko beharrezko diren administrazio-tramiteak. Bakoitzak dituen eskumenak errespetatuz, Bizkaiko Lurralde Historiko osorako garraio jasangarriaren aldeko politika garatzeko erakundeen artean lankidetzan jarduteko borondatea erakutsi dute aldeek. 

Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritza formalki eratuta geratuko da hitzarmenean parte hartzen duten erakundeetako ordezkariek hitzarmena sinatzen dutenean. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak jardungo du Eusko Jaurlaritzaren izenean.

Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren helburua da, erakundeen arteko lankidetzaren bitartez, garraioaren arloko aginte publikoen jarduera koordinatua sustatu eta bideratzea.  Lankidetza-organo honek, beraz, ekimenak abiatuko ditu, proposamenak sustatuko ditu eta administrazioen eskumenak koordinatzen lagunduko du, batetik, bakoitzaren eskumen-tituluak eta garraio-sistema publikoaren planifikazio globala, integratua eta efizientea errespetatuta eta, bestetik, mugikortasun jasangarriaren aldeko politikaren oinarrizko printzipioak kontuan hartuta.

Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren funtzioak 

Lankidetza-organo honek bere xedea eta helburuak betetzeko beharrezko edo komenigarri diren funtzio guztiak bete ahal izango ditu eta, besteak beste, bere ardurak izango dira: 

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko garraio-politikak bateratzea eta mugikortasun jasangarriaren aldeko politika garatzea kalitatezkoa, segurua, jasangarria eta irisgarria izango den garraio-sistema integrala izateko. 
  • Besteak beste, honako gai hauei buruz deliberatzea, eztabaidatzea eta proposamenak egitea:

          -  Garraio publikoaren zerbitzuen eta azpiegituren planifikazioa eta koordinazioa.

          -  Garraio kolektiboaren arloko operadoreekiko harremanak.

          -  Sistemaren finantziazioa administrazioen aldetik.

          -  Tarifen ordenamendua. Tarifa Sistema Bateratuaren eta Bidaia Txartel Bakarraren ezarpena.

          -  Komunikazioa.

          -  Mugikortasun Jasangarrirako Lurralde Plana

          -  Aholkularitza eta txostenak. 

  • Garraio-politika publikoaren, bere inpaktuaren eta tresna eta programen aldizkako ebaluazioa egitea.

Lankidetza-hitzarmenean jasotako funtzioak garatuta lortuko da, batetik, hitzarmenaren helburua eta xedeak, 5/2003 Legean Euskadiko Garraioaren Agintaritzarako aurreikusitako helburuekin bateragarriak direnak, betetzea eta, bestetik, bai Bizkaian bai Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan garraio-sistema jasangarri eta integratua lortzeko bidean aurrera egitea Euskadiko Garraioaren Agintaritzarekin koordinatuta.  Hori guztia onuragarria izango da euskal herritarren eta garraio-sektore osoaren mugikortasunerako.

Osaketa eta kideak 

Lankidetza-organoa osatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren hiru ordezkarik, Bizkaiko Foru Aldundiaren hiru ordezkarik, Bilboko Udalaren bi ordezkarik eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren ordezkari batek. 

Hitzarmena sustatu duten administrazioekin batera beste administrazio eta erakunde publiko eta pribatu batzuek ere parte hartu ahal izango dute organoan, hala nola, bidaiarien hiri barruko garraio kolektiboa duten Bizkaiko udalerriek.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren hitzarmena izenpetzea baimendu du https://t.co/qIOQfNNyWU #GarraioIraunkorra …

  • @eri_ATTG
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno autoriza la suscripción del convenio de la Autoridad de Movilidad de Bizkaia ➡ https://t.co/gpJFTc0yWK #TransporteS…

  • @eri_ATTG
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren hitzarmena izenpetzea baimendu du➡ https://t.co/zplJZjBTSn #GarraioIraunk…

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren hitzarmena izenpetzea baimendu du➡ https://t.co/uqNX5dxXO1 #GarraioIraunkorra

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren hitzarmena izenpetzea baimendu du➡ https://t.co/2ieK8bvcfv #GarraioIraunkorra

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno autoriza la suscripción del convenio de la Autoridad de Movilidad de Bizkaia https://t.co/XxCHKNxxQT #TransporteSostenible …

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno autoriza la suscripción del convenio de la Autoridad de Movilidad de Bizkaia ➡ https://t.co/bDlXPt9njD #TransporteSost…

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno autoriza la suscripción del convenio de la Autoridad de Movilidad de Bizkaia ➡ https://t.co/svex1gyUaL #TransporteSost…

Komunikabideek behera kargatzeko