Eu

Jaurlaritzak euskal ikus-entzunezkoaren industria babestu du Berlinalen

2017.eko otsailak 13

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Berlinale Jaialdian izan dira egunotan euskal ikus-entzunezkoaren industria babesteko eta Cine-Regio sarearen batzarrean parte hartzeko. Bilera honetan izateaz gain, Aitziber Atorrasagasti Euskara Sustatzeko zuzendaria Basque Audiovisualek European Film Market (EFM) azokan duen standean izan da. Etxepare Euskal Institututik, Irene Larraza Kultura Sustatu eta Zabaltzeko zuzendaria izan da.

Berlinalek antolatzen duen ekimenetako bat da Cine Regio, Europako eskualdeen funtsen sarea. Europar Batasuneko dozena bat estatu kideren eta 50 eskualde ingururen funtsak ordezkatuta daude sare honetan, Norvegiakoez eta Suitzakoez gain. Testuinguru honetan, hizkuntza ez hegemonikoetako zinemen Europako sarea eratzea baloratu da egun hauetan.

Era berean, bigarren urtez jarraian Euskadiko ekoizleek beren stand propioa izan dute Berlinaleko European Film Marketen. Ekoizle eta banatzaileen arteko harremanak eta ideiak trukatzeko topaleku bikaina da EFM. Kolaborazio hitzarmenak lortzeko, finantzaketa bideak bilatzeko edota negozio ideia berriak garatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkie plataforma honek profesionalei. Eusko Jaurlaritzak iaz jarri zuen lehen aldiz standa, Zineuskadiren bitartez; aurten, ia bikoiztu egin da bertaratu nahi izan dutenen zerrenda. Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera sortutako Basque Audiovisual proiektuaren izenpean joaten dira gure profesionalak.

Jaialdia hasi baino lehen, bertan izateko interesa duten proiektuen katalogoa osatzen da. Aurten, 26 euskal proiektu daude: 12 dokumental, 9 fikzio eta 5 animazio; horien artean, euskarazko zazpi ekoizpen daude. Horrez gain, 18 ekoiztetxe daude aurten Basque Audiovisualeko standean. Zineuskadi elkarteko lantaldeak ‘matchmaker’ lana egiten du, alegia, harremanak errazten laguntzen die euskal profesionalei. European Film Marketen 550 enpresa eta 9.000 profesional izan ohi dira guztira.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak euskal ikus-entzunezkoaren industria babestu du #Berlinale-n ➡ https://t.co/P5X4RW3e3W https://t.co/igIMsa0iH7

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Jaurlaritzak euskal ikus-entzunezkoaren industria babestu du #Berlinale-n ➡ https://t.co/nq65yJbQyv https://t.co/y3oxgfpAPv

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco apoya al sector audiovisual de Euskadi en la #Berlinale ➡ https://t.co/h9TZmfdcCK https://t.co/5tDRh9tPjv

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El Gobierno Vasco apoya al sector audiovisual de Euskadi en la #Berlinale ➡ https://t.co/ZbgNJNy1RY https://t.co/cGR12CgRAp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak