Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Acnur-en arduradunekin batzartu da

2017.eko otsailak 14

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jonan Fernández Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarekin eta Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarekin batera, Francesca Friz-Prguda, Acnur-en Espainiako ordezkariarekin eta erakunde horren Euskadiko arduradunekin batzartu da Lehendakaritzan.

Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko laguntza baimendu du gaur aurten Europan pertsona errefuxiatuen eta migranteen oinarrizko beharrizanei erantzuteko.  ACNUR-Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisionatuak eta OIM-Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak 2017an Europan errefuxiatuei eta migranteei erantzuna emateko Eskualdeko Planaren bitartez elkarrekin egin duten larrialdiko deiari erantzun nahi izan dio horrekin Eusko Jaurlaritzak. 

Bileraren aurretik egindako adierazpenetan, pertsona errefuxiatuen krisiari Europa ematen ari zaion erantzunaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren haserrea berretsi du Fernadezek. Hala ere, Jaurlaritzak “ez du etsiko” eta urratsak ematen jarraitu nahi du. Hortxe daude, besteak beste, errefuxiatuak jasotzeko kopurua handitzeko Espainiako Gobernuari duela gutxi egindako proposamena, edo pertsona horiek neguan dituzten premiei erantzuteko gaurkoa bezalako beste proposamen batzuk.  

Zehazki, Acnur erakundetik azaldutakoaren arabera, laguntza honen bidez “duintasuneko 2.000 kit” inguru banatuko dira kanpamenduetan. "Kit" horietan oinetakoak, ura, arropa eta janaria aurkituko dituzte.

(*) Hemen informazio gehiago

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @vivienkoopman1
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu se ha reunido esta mañana con responsables de @ACNURspain ➡ https://t.co/4VQd2DqYV1 #PersonasRefugiad…

  • @monikabilbo
    2017.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu se ha reunido esta mañana con responsables de @ACNURspain ➡ https://t.co/4VQd2DqYV1 #PersonasRefugiad…

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: .iurkullu Lehendakaria ACNURspain-en arduradunekin batzartu da ➡ https://t.co/Mjmtunim2b #errefuxiatuak https://t.co/XpsUSXWXII

  • @ConsejeroD7
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: .iurkullu Lehendakaria ACNURspain-en arduradunekin batzartu da ➡ https://t.co/UxnuYRl6LL #errefuxiatuak https://t.co/lrhTMHl8VJ

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakaria @ACNURspain-en arduradunekin batzartu da ➡ https://t.co/HApzcslH1d #errefuxiatuak https://t.co/e96ccPEaIC

  • @Gob_eus
    2017.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu se ha reunido esta mañana con responsables de @eACNUR ➡ https://t.co/4VQd2DqYV1https://t.co/YaM18tyuFr

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Francesca Friz-Prguda, Marta Areizaga, María Zabala