Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak haurdunaldi subrogatuaren hautua egiten duten langile publikoen amatasun eta aitatasun baimenak zabaldu ditu

2017.eko otsailak 14

2015-2020 aldirako Landa Garapenerako Programan aurreikusitako 292 miloi euroren laguntzak ezartzeko dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak instrukzio bat eman du Euskadiko Administrazio Orokorrean lan egiten duten, eta haurdunaldi subrogatuaren hautua egiten duten pertsonek, hemendik aurrera, adopzioaren, harreraren edo erditzearen hautua egiten dutenen eskubide berberak izan ditzaten, baimenei dagokienez. Gainera, instrukzio honek, aitak eta amak parekatu egiten ditu baimenak eskatzerakoan, gaurko gizartean ditugun familia eredu berriak barne hartzeko. Horrela azaldu du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak astearteroko prentsaurrekoan.

Horrela, aurrerantzean haurduntza subrogatua aukeratzen dutenek Eusko Jaurlaritzari hiru baimen-mota eskatu ahalko diote: 

  • Baimena amatasun edo aitatasun berriarengatik: 18 asteko baimena, beste bi astez luza daitekeena, erditzea, adopzioa, harrera edo haurdunaldi subrogatua anizkoitza bada edo desgaitasunaren bat duten adin txikikoak badaude.
  • Baimena edoskitzeagatik edo 12 hiletik beherakoa zaintzeagatik: ohiko lanaldia egunero ordubetez murriztea edoskitzeagatik edo urtebetetik beherakoa zaintzeagatik.
  • Nazioarteko joan-etorria: bi hilabete arteko baimena amatasunak edo aitatasunak nazioarteko joan-etorri egiaztatua badakar berekin.

Erkorekak jakinarazi duenez, erabaki honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak beste “urrats bat” ematen du Euskadiko Administrazio Orokorrean lan egiten duten pertsonen familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteko bidean. Izan ere, bere ustez positiboa izango litzateke neurri hau euskal sektore publiko osora zabaltzea. Eta hori horrela izateko lan egingo dutela iragarri du. 

LANDA GARAPENEKO PROGRAMA

Bestalde, gaur egindako Gobernu Kontseiluan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Landa Garapeneko Programan (Osoa programa) aurreikusitako laguntzen esparru araudia ezartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Guztira 292 milioi euroko aurrekontu publikoa du Europako Batzordeak onartu duen programak.

Honek, 122 udalerritan izango du eragina 55.000 pertsona baino gehiagora iritsiz. Belaunaldien arteko erreleboa, berrikuntzaren bidezko lehen sektorearen modernizazioa, prestakuntza eta elikagai industriari laguntzea dira, beste batzuren artean, programa honen helburu nagusiak.

KONTZENTRAZIOAK ERTZAINTZAREN AURREAN 

Bestalde, Ertzaintzaren hainbat komisariaren aurrean Sortuk bultzatutako kontzentrazioen inguruan galdetuta, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Segurtasuneko Sailak atzo esandakoa berretsi du. Sailak gogoratu zuen Ertzaintza inoiz ez dutela torturak egiteagatik judizialki zigortu. Erkorekarentzako datu hori “argia eta ukaezina” da, eta berak nahiago du ezker abertzalearen jokabidea “aintzat ez hartu”. Erkorekak salatu duenez, Ertzaintzak atentatuak jasan dituenean Sortuk “beste aldera begiratu duelako”.

 

2017-02-14 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak