Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadiko 50 bat “enbaxadore” Madrilen elkartuko dira

2010.eko urriak 29

Bost ministro eta enpresa-munduaren, komunikabideen eta kulturaren hainbat ordezkari Jantzien Museoan elkartzekoak dira.

Eursko Jaurlaritzak politika, enpresa, komunikazio eta kultur munduaren 50 lagun bat elkartuko ditu Madrilen Euskadiko "enbaxadore" gisa.

Ekitaldia Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren ekimenez egiten da eta 20:30etatik aurrera izango da Jantzien Museoan. Afarian Madrilen bizi diren hainbat euskaldun elkartuko dira, esaterako, Ángel Gabilondo, Ramón Jáuregui, Leire Pajín eta Cristina Garmendia ministroak. Horiekin Miguel Sebastián ministroa ere izango da.

Gonbidatuen artean enpresa-munduan ezagun diren hainbat ordezkari izango dira: Luis Atienza (Red Eléctrica Española), Juan Luis Arregui (Ence), Ángel Corcóstegui (Magnum Partners), Antonio Fernández Casado (Petit Palace hoteles), Juan José Guibelalde (Campofrío), Javier Ibarra (Travel Club), Ignacio Mataix (ITP), Marcelino Oreja Aguirre (FCC), Amador Robles (FEVE), Javier Salaverri (UBS), Andrés Sendagorta (Sener), Jesús Apraiz (Caja Madrid), Rafael Cámara (Deloitte)...

Komunikabideen eta kulturaren ordezkariak ere ez dira faltako, adibidez, Álex de la Iglesia zinegilea, Modesto Lomba diseinugilea, Luis Fernando Aguirre pintorea, Juanma López Iturriaga kirolari-ohia, eta Miguel De la Quadra-Salcedo.

Bestetik ere, sailburuak Madrileko ekitaldirako gonbidapen berezia bidali dio Confebaskeko idazki nagusiari, José Guillermo Zubia jaunari.

Ekitaldiak helburu dauka, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak ekonomia irekiaren arloan duen estrategia berraztertzea, industriaren, nazioartekotzearen eta talentu-erakarpenaren aldetik zein turismoaren aldetik. Gainera, Euskadiko "enbaxadore" bihurtu nahi ditu gonbidatuok.

Vitoria-Gasteiz, 2010. urteko urriaren 28a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernanbé Unda sailburua