Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Beatriz Artolazabal, Lapuebla de Labarcako XIII. Uztaberri Egunean

2017-02-11

Beatriz Artolazabalek, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Lapuebla de Labarcako XIII. Uztaberri Eguneko ekitaldietan parte hartu du; Arabako Errioxako zenbait upeltegitan izan da. Upeltegi horiek Arabatik eta inguruko lurraldeetatik heldu diren ehunka bisitariri ireki dizkiete ateak.  Bittor Oroz eta Marcos Muro Nekazaritzako eta Enpleguko sailburuordeekin, Ramiro González diputatu nagusiarekin, Joseba Fernandez Arabako Errioxako Kuadrillako presidentearekin eta zenbait foru-diputaturekin batera, Artolazabalek enologo, ardandegidunek eta kooperatibek sektorearen egoerari buruz emandako azalpenak entzun ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)