Euskaraldia
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

2016AN ARABAKO ERRIOXAKO ARDOEK MARKA GUZTIAK HAUTSI DITUZTE ESPORTAZIOETAN, 155 MILIOI EUROKO SARREREKIN

2017-02-11
  • Esportazioen fakturazioa %1,5 gora egin du, eta Erresuma Batua nazioarteko merkatu nagusia izaten jarraitzen du Arabako Errioxako ardoentzat
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak 9 milioi euroren laguntza lerro bat bideratu du hirugarren herrialdeetan sustapen ekintzak finantzatzeko.
  • Bittor Oroz-ek; “Erabakia hartuta dugu eta euskal nekazaritzako elikagaien industriaren lehiakortasuna areagotuko dugu kanpoan eta nazioartean duen presentzia sustatu”

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz-ek Uztaberri Egunaren hamahirugarren edizioan parte hartu du, Lapuebla de Labarkan, Araban. Oroz-ek azpimarratu du Eusko Jaurlaritza mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ematen ari dion laguntza sendoa, kanpoan proiekzioa eduki dezan eta kanpoan saltzeko. “Laguntza hori fruituak ematen ari da”, esan du. Horren adierazgarria da Arabako Errioxako ardoek errekorra hautsi dutela esportazioen sarreretan, 2016an 155 milioi euroko sarrerak ekarri dituzte eta. Urte bikaina izan da euskal ardoen esportazioetarako eta ahal den guztia egingo dugu, sektorearekin berarekin batera, joera hori sendotzeko”.

Euskadiko ardoen datuak

Bittor Oroz-ek azaldu duenez, azken datuen arabera 2016a urte bikaina izan da Euskadiko ardoen esportazioei dagokienez.  Salmentek orain arteko marka hautsi dute, 2016ko azaroan ia 60 miloi litro eta 210 milioi euro baino gehiago ziren urtetik urtera saldutakoa, hau da, 2015eko abendutik 2016ko azarora bitartean saldutakoa.

Kopuru horiek esan nahi dute salmentek %3,3 gora egin dutela balioan eta %1,4 bolumenean, eta batez besteko prezioa %1,8 hazi dela, litroko prezioa 3,54 izateraino.

Jatorri Izendapena duten Arabako Errioxako ardoek duten garrantzia da prezioa hain altua izateko arrazoia. Izan ere, euskal ardoen esportazioek guztira eman dituzten diru sarreren %74 ardo horiena da. Bere fakturazioa %1,8 handitu da, 155 milioi euroko kopururaino. Horrek esan nahi du 2 milioi baino gehiago hazi dela 2015eko aldi berberarekin alderatuta, eta 2011n lortutako 103 miliotik urrun daudela. Esportatutako bolumena, berriz, %2 jaitsi da (ardo txuriaren esportazioen jaitsiera arina dela eta), litroko batez besteko prezioa ia 5,50 eurora igo bada ere.

Erresuma Batuak jarraitzen du izaten Arabako Errioxako ardoen erosle nagusia, saldutako ardoen %31 bolumenean eta %23 baino gehiago balioan Erresuma Batura saldu da eta. Halere, gero eta herrialde gehiagotara saltzen dira eskualdeko ardoak, eta nabarmena da merkatu batzuetan eduki duten gorakada, hala nola Suitzan, Alemanian, Kanadan, Txinan edo Mexikon, besteak beste, horietako askotan batez bestekoa baino prezio askoz handiagoan salduz.

Ardoaren munduko komertzioa, gero eta gehiago, balio erantsi handieneko ardoetara jotzen ari da. Eta zentzu horretan, sailburuordeak gehitu duenez, "Euskadi eta, zehazki, Arabako Errioxa ikasle abantailatuak dira: 2016a errekorrezko urtea, merkatu nagusietan gora egiten, eta estatuan jatorri izendapeneko ardoek batez beste dituzten prezioak baino askoz handiagoekin; seguru da, beraz, etorkizuna itxaropentsua izango dutela. Nazioartean gero eta ezagunagoa eta sarituagoa den gastronomia bati lotutako ardoak.”

Oroz-ek azaldu duenez, duela gutxi Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailak laguntza batzuk jarri ditu abian euskal ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko ekintzak eta programak aurrera eramateko, horretara gutxi gorabehera 9 milioi euro bideratuz.

 “Baieztatu duenez, euskal nekazaritzako elikagaien industria kanpoan lehiakorragoa izateko eta nazioarteko merkatuan presente egon dadin martxan jarritako estrategietako bat dira laguntza horiek”. Estrategia horren barruan, Eusko Jaurlaritzak euskal ardogileei erraztasunak ematen dizkie nazioarteko azoka eta foroetan egon daitezen.

Hala, duela gutxi, hainbat euskal enpresak bi urtez behin egiten den Sirha azokan parte hartu ahal izan dute Lyonen, ostalaritzako munduan erreferentea den eta ostalaritzako profesionalentzako egiten den azokan, alegian. Eta VINISUD 2017an ere egon ahal izan dira,  Montpelierren, ardo mediterranearren ekoizle txiki eta ertainentzat garrantzi handikoa den azoka baita. Une honetan, Prowein azokaren hurrengo edizioan parte hartzea prestatzen ari da. Azoka Düsseldorf-en egingo da, datorren martxoan eta Gourmet feria Madrilen.

UZTABERRI EGUNA XIII. Edizioa

2017 Uztaberri Egunaren hamahirugarren edizioa izan da hau,  ardoaren kulturaren eta Arabako Errioxako produktu eta ohituren berri emateko egun honen hamahirugarren edizioa, alegia. Mikel Landa txirrindulari arabarra izan da jaiaren pregoilaria. Murgian jaioa eta 27 urtekoa, Landa Team Sky txirrindulari taldeko kidea da.

Jaia 11:00etan hasi da, eta, hasiera emateko, lehen tren turistikoa jarri da martxan eta txokoak ireki dira  –lurraldean artisau eran egindako produktuen erakusketak eta dastaketak egin dira bertan, hala nola xaboia, muztio egosia, olibak, olioa edo erroskilak- eta, horrez gain, ardo botilen kortxo ateratzeen bederatzigarren lehiaketa egin da. Irabazleek, berriz, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak eskainitako sariak eskuratu dituzte. Era berean, ardo dastaketa bat egin da, Abrak eskainita, bai eta 'bolo' izeneko plater herrikoiaren beste dastaketa bat. Arroza da plater horren osagai nagusia, eta bakailaoz, patatez eta piper txorizeroz lagunduta doa. Ardozaleentzat, berriz, upategiak bisitatzeko hiru erronda aurreikusi dira:  12:30ean, 13:00etan eta 13.30ean.

10 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @djjacomenorato
    2017-03-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los vinos de #RiojaAlavesa baten récords de ingresos en exportación con 155 millones de euros ➡ https://t.co/s4625FVDEG

  • Argazkia SN Robot
    @Open_Govern
    2017-02-13

    Comentario de Twitter:
    Los vinos de #RiojaAlavesa baten récords de ingresos en exportación con 155 millones de euros https://t.co/h0qu8RAjOm

  • Argazkia SN Robot
    @Open_Govern
    2017-02-13

    Comentario de Twitter:
    2016an #ArabakoErrioxa-ko ardoek marka guztiak hautsi dituzte esportazioetan, 155 milioi euroko sarrerekin https://t.co/FOtj39OzcG

  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2017-02-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Los vinos de #RiojaAlavesa baten récords de ingresos en exportación con 155 millones de euros ➡ https://t.co/ZeDgP8MC2G

  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2017-02-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 2016an #ArabakoErrioxa-ko ardoek marka guztiak hautsi dituzte esportazioetan, 155 milioi euroko sarrerekin… https://t.co/6Zett6gXw9

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2017-02-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Los vinos de #RiojaAlavesa baten récords de ingresos en exportación con 155 millones de euros ➡ https://t.co/x5vYUHI1YI

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2017-02-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 2016an #ArabakoErrioxa-ko ardoek marka guztiak hautsi dituzte esportazioetan, 155 milioi euroko sarrerekin… https://t.co/jwh36IPQs5

  • Argazkia SN Robot
    @mbarriola1
    2017-02-12

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: LOS VINOS DE RIOJA ALAVESA BATEN RÉCORDS DE INGRESOS EN EXPORTACIÓN CON 155 MILLONES DE EUROS https://t.co/RG3ERkgbDm

  • Argazkia SN Robot
    @LuisSaratxaga
    2017-02-12

    Comentario de Twitter:
    LOS VINOS DE RIOJA ALAVESA BATEN RÉCORDS DE INGRESOS EN EXPORTACIÓN CON 155 MILLONES DE EUROS https://t.co/RG3ERkgbDm

  • Argazkia SN Robot
    @gananzia
    2017-02-11

    Comentario de Twitter:
    LOS VINOS DE RIOJA ALAVESA BATEN RÉCORDS DE INGRESOS EN EXPORTACIÓN CON 155 MILLONES DE EUROS https://t.co/H8XJizp1XF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)