Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskal enpresen ordezkaritza batek Vicinay Taldeko Brasil Amarras enpresa bisitatu du, Brasilen

2010.eko urriak 28

Xabier Garmendia sailburuordea euskal itsas sektoreko 15 konpainiarekin batera joan da Rio de Janeirora, sektoreko gailurrera

Itsas sektoreko 15 euskal enpresaren ordezkaritzak eta Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia jaunak Brasil Amarras enpresa bisitatu dute gaur, hain zuzen ere, ontzigintza-sektoreko lehen euskal konpainia izaki Brasilen orain 33 urte ezarri zen Vicinay Taldearen enpresa filiala.

Ontzigintza-sektoreko 15 euskal enpresak Euskal Herriko Itsas Foroak Rio de Janeiron antolatutako gailurrean parte hartzen ari dira, Brasilgo punta-puntako hainbat enpresarekin batera, Brasilgo Ontzigintza Ingeniarien Biltzar Nazionalaren esparruan. Urriaren 25etik 29ra bitarteko ekitaldien esparruan, atzo Brasil Amarras enpresa bisitatu zuten.

EAEko itsas industriaren eta Brasilgo ontzigintza-industriaren enpresen arteko gailurrak jarraipena eman nahi izan die horrela, Euskal Herriko Itsas Foroak SINAVAL Brasilgo Ontziolen Elkartearekin, SYNDARMA-ABEAM Armadore Elkartearekin eta ABIMAQ Brasilgo Makineria Fabrikatzaileen Elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen ondorioz Euskal Herriko Itsas Foroak Brasilera egindako hainbat bidaia eta bisitaldiri.

Zehazkiago, gailurrean parte hartu duten enpresak honako hauek dira: Bombas Azcue, SA, Cintranaval - Defcar, SL, Guascor Power, SAU, Tecnalia, Ingeteam Marine, SA, KSB Itur Spain, SA, La Auxiliar Naval, SA, Astilleros de Murueta, SA, Grupo Arbulu, Prenaval, SL, Prosertek, SL, Sener Ingeniería y Sistemas, SA, Sinaval 2011, Vicinay Cadenas, SA eta Euskal Herriko Itsas Foroa. Horietatik, Guascor Power, SAU, Ingeteam Marine, SA, Prenaval, SL, Vicinay Cadenas, SA eta KSB Itur Spain, SA Brasilen ezarrita daude dagoeneko, eta gainerako guztiak Brasilgo merkatuan sartu dira.

Euskal enpresen ekipamenduek eta Euskadiren gaitasunek ospe handia lortu dute merkatu horretan, beren kalitatearengatik eta garapen teknologikoarengatik. Gaur egun Brasil munduko merkaturik indartsuena da itsas sektorean. Brasilgo uretan zenbait gas- eta petrolio-hobi handi aurkitu dituzte orain gutxi, eta, horren eraginez, hobi horietan jarduteko ontzi berrien eskaria izugarri hazi da. Aurreikusita dago mota guztietako 150 ontzi berri egin beharko direla, eta euskal enpresek ere izango dute proiektu horietan parte hartzeko aukera. 

Atzo, euskal ordezkaritzak Brasilgo bi ontziola bisitatu zituen, Brasil Amarras enpresaz gain.

Honekin batera doan argazkian, Brasilgo zenbait agintari eta euskal ordezkariak ageri dira, bisitaldiaren une batean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 28a

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Garmendia - Industria eta Energia Sailburuordea